Uso inteligente de las tecnologías de la información

didaknet Estamos preparados para asumir nuevos retos

Erronka berriei aurre egiteko prest gaude?

didaknet Estamos preparados para asumir nuevos retos
Zerbait arraro ikusten duzu argazkian?

 

 

 

 

 

Ikasturtea gogotsu eta teknologia berrien erronkei aurre egiteko asmoaz hasiko dugu. Lehenengo erronka da teknologia horiek zentzuz erabiltzen saiatzea; hasteko, beraz,  arrisku berri bat hartuko dugu abiapuntu: selfiak. 

Gaur goizean irakurri dugu selfiek marrazoek baino jende gehiago hiltzen dutela.Berri horren harira, kasualitatez, Didaknet-en jaso ditugu bederatzi eta hamabi urteko neska biren honako argazki hauek. Irudi horietan neska horiek selfiak eta argazkiak egiten agertzen dira etxeko teilatuko tximinien artean. Gogorarazi nahi dizuegu aurten 12 pertsona hil direla selfiak egin bitartean.

didaknet Estamos preparados para asumir nuevos retos selfie peligroso
Haciendo “roofing”, un selfie extremo encima de una chimenea.

Beraz, galdera da: Noraino helduko da argazkirik izugarriena lortzeko obsesioa?Arazo horren funtsa egoa da.  Mota horretako irudi batek miloika “atsegin dut” izan lezake edozein sare sozialetan, baina zein da prezioa? Heriotza, batzuetan. Badaude, gaur egun, itxi behar izan diren animalia-parkeak jendeak hartzekin sefiak atera nahi izateagatik, baita eraikin istorikoetatik eta mendietatik erori direnen kasuak ere edo trenek azpian harrapatu dituzten pertsonak…

Sen ona galdu dugu eta erakuslehioko manikiak izango bagina bezala bizi gara, arropa ikusgarrienak jantzita mundu guztiak  ikus gaitzan.  Lehen, esaterako, arreta deitzeko nahikoa izaten zen abodominalak, ipurdia edota arropa izugarria erakustea; orain, ordea,  gero eta erronka arriskutsugoak eta zentzurik gabekoak behar ditugu.

Erronka arriskutsu horiek modan jartzen dituztenak ez ditugu ahaztu nahi. Mundu birtual honetan, adingabeek ere parte hartzen dute eta batzuetan ez dute izaten behar den heldutasuna gonbidapen horiek errefusatzeko. Erronka horiek pertsona ausartak direlako seinaletzat hartzen dute  zenbaitek eta  klasekideen artean ospe “ona” lortzeko aukera paregabea. Hori dela eta, horrelako jokabide arriskutsuei eutsi baino lehen ondo pentsatu eta kontuan hartu behar dira ondorioak, zeren horietako bat  heriotza izan baitaiteke .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to top