Uso inteligente de las tecnologías de la información

didaknet-como-denegar-permisos-a-las-aplicaciones-de-tu-dispositivo-Android

Nola uko egin baimena zure Android gailuak dituen aplikazioei

Txema González

Instalatzen ditugun aplikazio gehienek (ez guztiek), baimenak eskatzen dizkigute gure Android gailuak dituen ezaugarrietara sartzeko, hala nola, kamera, mikrofonoa, kontaktuak…

Sakelako telefonoa edo tableta Android Marshmallow bertsioarenkin badugu, instalatu ondoren, baimena onartu edo uko egiteko aukera izango dugu.

Gure gailuan Android bertsioa zein den jakiteko zer egin

Sakatu “Aukerak” eta pantailatik jaitsi “Telefonoaren informazioa” aurkitu arte.  Gure gailuak 2 urte baino gutxiago baditu, baimenak kudeatzeko aukera izango dugu.

 

didaknet permisos de aplicaciones version Android

Hona hemen Wikipedian topatu dugun “Android bertsio historia”.

Gure gailuak dituen aplikazioen baimenak nola kudeatu

Berriro “Aukeretara” joko dugu, eta “Aplikazioak” bilatuko ditugu. Han agertuko dira ditugun app guztiak. Horien artean gure pribatutasunean edo segurtasunean eragina txarra duena aukeratuko dugu. “Baimena” botoia sakatuko dugu eta handik desaktibatu ahal izango ditugu sartzeko baimenak (Kontaktuak, kamera…).

didaknet-como-denegar-permisos-a-las-aplicaciones-de-tu-dispositivo-Android

Etorkizunean berriro baimena eman nahi badugu, prozesu bera egingo dugu. Aspaldian, aplikazio susmagarriei buruzko artikulu bat idatzi genuen.

Kontziente gara aplikazioei ematen dizkiegun baimenez?

Gure gailuak ezaugarri hori izaten ez badu, zer egin

Oraindik aplikazio bat instalatu ez badugu, baloratu behar dugu merezi duen ala ez. Google Play web orrian egiaztatuko dugu zeintzuk diren eskatzen dituzten baimenak. Ados ez bagaude, ez dugu instalatuko.

 

didaknet permisos de aplicaciones dispositivo Android Snapchat

Dagoeneko instalatuta badago, aplikazio horrek eskatzen dituen baimenak gure segurtasuna edo pribatutasuna arriskuan jartzen dituztela uste badugu, desinstalatuko dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to top