Uso inteligente de las tecnologías de la información

didaknet Como instalar el control parental de Nintendo Switch

Nola instalatu Nintendo Switch gurasoen kontrola

Andrea Alfaro

Gabonetan Olentzerok seme-alabei Nintendo Switch ekarri badie, jakinarazi nahi dizuegu kontsola horrek baduela gurasoen kontrol bat dohainik, denbora murriztu, erabiltzen dituzten jolasak zeintzuk diren jakin eta euren adinaren arabera jolasen erabilera mugatzeko.

Aplikazio hau deskargatu ahal duzue Play Store -tik edo iTunes-etik. Dena den, adinaren arabera jolasak mugatzeko gurasoen kontrola ez da beharrezkoa, Nintendo Switch-en berean ere egin daiteke.

Zer egin behar duzue Nintendo Switch gurasoen kontrola erabiltzeko?

-Amak, aitak edo tutoreak (18 baino gehiagok) Nintendo kontu bat egin behar du Nintendo Switch Gurasoen Kontrol aplikazioa erabiltzeko.

-Nintendo kontuaren aukeretan erosketak mugatu daitezke, Nintendo eShop-ean dauden zerbitzuak eta produktuak barne.

-Gurasoen Kontrol aplikazioan dauden aukera guztiak erabiltzeko kontsola guztiek eguneratuta egon behar dute.

Zer murrizten du Nintendo Switch Gurasoen kontrolak?

  1. Egunero murrizten du jolasteko denbora:
    Jarritako denbora amaitzen denean, alabak edo semeak abisu bat jasoko du. Kasurik egiten ez badio, aktiba dezakezue “programa eten egitea” aukera. Aplikazioan ikus dezakezue zenbat denbora jokatu duen.
  2. Ezagutu erabiltzen dituzten jolasak
    Eguneroko edo hilabeteroko laburpenak jasoko dituzue ikusteko erabili dituzten jolasak eta zenbat denbora egon diren.
  3. Adinaren arabera murrizten ditu jolasak
    Moldatu jolasak semearen edo alaberen adinetara. 
  4. Beste pertsona batzuekin ez hitz egiteko eta sare sozialetan ez argitaratzeko
    “Pantalaizoak” ez argitaratzeko sare sozialetan eta pertsona ezezagunekin hitz egin ez dezaten aktibatu aukera.

Jakiteko nola erabiltzen den Gurasoen Kontrola ikusi honako bideo hau:

Nola hobe daiteke Nintendo Switch gurasoen kontrola?

-Nintendo Switch gurasoen kontrolak ez du aukera ematen ordutegia ipintzeko, adibidez, 18:00tik 18:30etara jolasteko.

-Muga gaindituz gero, ezin da denbora “extra” eman.

-Nintendo Switch kontsolak aukera emante du erabiltzaile bakoitzak bere kontua izateko, baina denbora mugatuz gero, erabiltzaile guztientzat amaitzen da denbora.

-Gurasoen kontrolak ez du balio Nintendo Switch Online-en erabiltzeko. Mugak jartzeko tabletan edo smartphone dauden aukerak begiratu behar dituzue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to top