Uso inteligente de las tecnologías de la información

didaknet jornada sobre ciberbullying ciberacoso

Fiskalek, epaileek, Ertzaintzak eta psikologoek ziberbullyingari buruz hitz egiten dute (I.zatia)

Andrea Alfaro

Pasa den asteazkenean, Bizkaia Jaurrekiko Abokatuen Bazkun Ohoretsuan ziberbullyingari buruzko hainbat hitzaldi eman zituzten fiskalek, epaileek, psikologoek eta Ertzaintzak. Oso interesgarria izan zenez, laburpen bat helarazi nahi dizuegu, baina oso luzea izan ez dadin, horri buruz bi artikulu egingo ditugu. Hona hemen txostengileek esan zutena:

didaknet ziberbullyingari buruzko hitzaldiak
Parte hartzaileak: Maite Garaigordobil, Manu Viota, Begoña San Martín Larrinoa, Ruth Sala Ordoñez, Jorge Bermúdez y Javier Zaragoza

Maite Garaigordobil-ek, Euskal Herriko Unibertsitateko Ebaluazio eta Diagnostiko Psikologikoko katedradunak, bullyingaren behatzaileek parte hartu behar dutela azpimarratu zuen, baina beldur edo enpatia falta izateagatik ez dutela ezer esaten. Era berean, beste arraza batetik, homosexualak , taldetik at daudenak edo “besteen desberdinak” izaten direnak aukeratzen dituzte erasotzaileek.

Horrez gain, Garaigordobilek esan zuen ziberbullyingaren kasuan enpatia gutxitzen dela erasotzaileak biktima ikusten ez duelako, zeren eta Interneten bidez gertatzen baita. Izan ere, eskolan bullyinga egiten ez dutenek, WhatsApp edo sare sozialen bidez, ordea, egiten dute jazarpena.

Erasotzaileei dagokienez, Garaigordobil azpimarratu zuen familia desegituratuta duten adingabeak ez direla beti erasotzaileak, psikologoak zein epaileak esan zuten autoritate mugatua duten gurasoen seme-alabak izaten direla (muga gutxi ezartzen zituzten gurasoak dira).

Ziberbullyinga nola antzematu

Eskolatik:

-Galdera-sorta anonimoa eskolan pasatu jakiteko nork pairatzen duen bullyinga edo ziberbullynga (15 jazarpen mota ebaluatzen ditu)

-Autotxostenak (biktimek eurek esaten dute bullying-a edo ziberbullying-a pairatu dutela)

Familiatik ikustea:

-Beldur portaerak (ez du eskolara joan nahi)

-Depresio portaerak

-Estutasun portaerak

-Aldarte aldaketak

-Harreman sozialen zailtasunak

-Akademiko errendimenduaren jaitsiera

-Zaletasuna ekintzak bertan bera uztea

-Ordenagailua edo sakelako telefonoa erabili ondoren, estutasuna izatea

Familiatik bullyinga edo ziberbullyinga nola prebenitu

-Enpatia bultzatzea

-Denbora ematea=maitasuna, ezaguera

-Familia artean komunikazioa bultzatzea

-Portaera eredua izatea

-Autoestimua bultzatzea

-Larderia gabe mugak ipintzea

Gainera, Garaigordobilek azpimarratu zuen oso inportantea dela jakitea zer egiten duten seme-alabek Interneten, eta, txikiak badira, gurasoen kontrol aplikazioa ipintzea.

Ziberbullyingari buruzko poliziaren ikerketa 

Manu Viotak, Informazio eta Komunikazio Teknologien Delituen Sail Nagusiaren buruak (Ertzaintza), IP (gailuaren identifikatzaile) bidez ziberjazarpena egiten dutenak atxilotzea lortzen dutela azaldu zuen. Hala ere, Viotak azpimarratu zuen jazarpena pairatzen baduzue, ahalik eta azkarren salaketa ipini behar dela, IP-ak dinamikak direla, eta gure herrian bakarrik urte bat gordetzen dela.

Horrez gain, Viotak nerabeek gehien erabili eta arazo larriak ekartzen dituzten aplikazioak aipatu zituen:

Arazoak ematen dituzten aplikazioak

ask.fm: Galdera anonimoak egiten dira sare sozial horretan

Yodel: Geokokapenaren bidez 10 km-ko inguruan dauden pertsonekin harremanetan jartzen gaitu

ThisCrush: Galdera anonimoak egiten dira eta gainera, Instagramera edo beste sare sozial batzuetara gehitu daitezke.

Ziberbullying-a salatu nahi duzuenean, zein informazio mota eman behar duzuen 

-Ditugun proba guztiak

-Ekarri sakelako telefonoa Ertzaintzara, ertzainek eurek probak hartu eta batzeko

-Irainak eta mehatxuak sare sozialen bidez jaso badira, eGarante aplikazioa erabiltzea gomendatu zuen

Ertzaintzan nola ikertzen duten

-IP helbidetik (jakin behar da noiz egin diren irainak -ordua eta data- suebakiari eskatzeko erabiltzailearen izena)

-WHOIS sistema erabiltzen dute: jakiteko nor den webgunearen kudeatzailea, ofizio judizial bat eskatu behar bada.

-Erasotzaileak erabili duen portua

Ikerketaren zailtasunak

-IP helbidea denbora gutxi gordetzea

-Erasoa liburutegitik edo cibercafetik egiten denean zailagoa da ikertzea. Dena den, ahalik eta lasterren salatzen bada, errazagoa da erasotzailea identifikatzea.

-Wifi free (ikerketa egin daiteke baina zailagoa da)

-Proxy-ak anonimoak

-TOR (Deep web-ak anonimotasuna ematen du)

-Ofizio judizialak oso astiro ematen dituzte epaileek

Euskadin egon diren ziberbullyingaren salaketak 

2016: 9 salaketa/ 81 atestatu

2017: 3 salaketa/ 66 atestatu (80-ra helduko dira)

Bukatzeko Viotak gomendatu zigun AEPAE egindako bideoa ikusteko, bullyingaren kontra ekintza bat da. Bideo hori partekatzen den bakoitzean, elkarteak euro bat jasoko du.

Begoña San Martínek, Bilboko Adingabeen I. Auzitegiaren epaileak, Ruth Sala Ordóñezek, zuzenbide penalean adituak, eta Jorge Bermúdezek, Gipuzkoako Kriminalitate informatikoaren Fiskal burua eta Javier Zaragozak, Gipuzkoako Fiskal laguntzaileak ere parte hartu zuten. Euren hitzaldiak oso interesgarriak izan zirenez, hurrengo artikuluan azalduko dizkizuegu.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to top