Uso inteligente de las tecnologías de la información

didaknet Hazte una foto para que vea que estas haciendo lo que dices violencia de control, violencia de genero digital II

Egin zeure buruari argazki bat eta bidali egiaztatzeko zuk esaten duzuna egiten ari zarela (Generoaren indarkeria, kontrolaren indarkeria)

Hauxe da kontrolaren indarkeria. Gero eta nerabe eta gazte gehiagok ez dute kontuan hartzen euren bikoteek nola kontrolatzen dituzten: normalean emakumeei gertatzen zaie. Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunean erakutsi nahi ditugu nerabeek eta gazteek kontrolaren indarkeriazat hartzen ez dituzten ekintzak, horiei aurre egiteko:

-Bikoteen ordutegiak kontrolatzea

-Zer egin eta zer ez agintzea.

-Internetera igotzen dituzten argazkiak edo bideoak gainbegiratzea.

Sare sozialetan edo aplikazioetan dituzten lagunak murriztea.

-Check bikoitza agertzen denean, berehala erantzutera behartzea.

-Bere buruari argazki bat egitea egiaztatzeko esaten duena egiten ari dela.

Gainera, maitasunaren adierazgarritzat pasahitzak edo sakelako telefonoaren patroiak ematen dizkiete bikoteei. Zer gertatu da berdintasunean atzera joateko?

Anek beti zailtasunak izan ditu lagunak izateko eskolan. Bullying-a ez du inoiz pairatu, baina batzuetan gelako taldetik kanpo geratzen zen eta patioan askotan bakarrik jolasten zen. Berak lagun batzuk izan nahi zituen baina ez zekien nola. Institutura joan zenean Alex ezagutu zuen. Berak kasu egiten zion, eta gainera, inor ez zen ausartzen Alexen kontra egotera, berak haiei aurre egiten zielako. Pixkanaka, pixkanaka, harremana estutu zen eta azkenean maitemindu ziren.

Alex bere mutila zenetik inork ez zuen Ane zirikatzen, berak jotzeko mehatxuak egiten zizkielako. Izan ere, behin mutil bat jo zuen, Aneren ipurdiari begiratu ziola esaten zuelako. Ane ondo sentitzen zen, babestuta, batez ere.

Nerabeek egiten duten bezala, haiek ere sakelako telefonoa erabiltzen zuten. Argazkiak elkar bidaltzen zituzten, “likes” elkarri jartzen zizkioten sare sozialetan…

Egun batean, Alexek Aneri galdetu zion Instagram-en onartu izan zuen laguna nor zen. Anek erantzun zion ingeles akademiako gelako kide bat zela, eta mutilak berak adiskidetasuna eskatu izan ziola. Alexi txarto iruditu zitzaion eta laguna ezabatzera behartu zuen. Anak horrela egin zuen eta ez kezkatzeko esan zion Alexi, bera bakarrik maite zuelako. Horrez gain, Anek sakelako telefonoaren pasahitzak eman zizkion maitasunaren adierazgarritzat. Alexek onartu zuen.

Beste egun batean, eztabaida handia izan zuten. Ane WhatsAppean “en línea” agertu arren, berehala ez zion erantzun. Anek esan zion lagun batekin txateatzen zegoela baina afaltzeko ordua zenez, amak sakelako telefonoa kendu ziola. Horregatik ezin izan zion erantzun. Alexek gezur hutsa zela pentsatu zuen. Aste betean Anerekin ez zuen hitz egin eta neska negarrez egon zen. Aste hori bukatu ondoren Alexek Aneri esan zion oraindik bere bikotea zela baina baldintza batzuk jarri zizkion. Alexek gainbegiratu behar zuen Aneren sakelako telefonoa (irudiak, familiarekin izaten zituen elkarrizketak, sare sozialak, besteak beste…) Hasieran Ane ados zegoen, maiteminduta zegoelako eta, gainera, Alexek babesten zuen. Izan ere, institutuan inork ez zuen Ane zirikatzen, Alexi esker, noski.

Hiru hilabete buruan Aneren egoera jasanezina zen. Ezin zuen ezer egin Alex haserretu gabe, edo bere baimenik gabe. Gau batean, Ane negarrez hasi zen. Oso berandu zen eta etxekoak lotan zeuden. Hala ere, amak entzun eta galdetu egin zion zer gertatzen zitzaion. Ane oso txarto sentitzen zenez amari dena kontatu zion.

Irakurritako kasua indarkeriaren eskailera da. Neska gutxik kasu hori generoaren indarkeriatzat hartzen dute, Alexek Ane jo ez duelako, baina kontrolatu egiten du. Hona hemen bideo bat, Carmen Ruiz Repullo soziologoak egindakoa.  Egiazko kasu baten bidez oso ondo azaltzen du indarkeriaren eskailera zer den.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to top