Uso inteligente de las tecnologías de la información

didaknet Como Imprimir Agenda de Contactos Android desde PC

Zure kontaktuen agenda nola inprimitu

Txema González                                                                                                                                                             Itzulpena: Andrea Alfaro

Gaur egun ezin gara etxetik atera sakelako telefonorik gabe. Eta beti eramaten dugunez, ez dugu telefono zenbakirik idatzita ezta buruan ere. Hori dela eta, erronka bat proposatu nahi dizuegu, eta gustatzen bazaizue,  #didakneterronka hashtag-rekin parteka dezakezue.

 

 

Zelan emaitzak?

Ziuraski zuen memoria ez da lehen izaten zen bezala. Agian, ezta telefono zenbaki bat ez duzu gogoratu. Orain demagun larrialdi bat daukazula eta sakelako telefonoak ez duela bateriarik. Zer egingo zenuke?

Gure aholkua da gutxienez 5 telefono zenbaki idatzita eramatea. Badakizu Gmail bidez inprimitu dezakezula gure kontaktuen agenda?

didaknet-Como-Imprimir-Contactos-Android-desde-PC

Jarraibideak

  • Sartu Gmailen eta saioa hasi
  • Logoaren ondoan dagoen gezia sakatu eta aukeratu “Kontaktuak”
  • Sakatu “Gehiago”
  • Pantailan “inprimitu” agertuko da
  • Aukeratu:
    • Nahi dituzun kontaktuak bakarrik
    • Aukeratutako taldea
    • Kontaktu guztiak
  •  Sakatu “Inprimitu”

Inprimitzeko aukerak:

Nabigatzailetik bertatik egin dezakezu

  • Chrome erabiltzen baduzu, goian dauden hiru puntutxu sakatu eta “inprimitu” aukeratu

didaknet Como Imprimir Contactos Android desde navegador Chrome

  • Firefox erabiltzen badugu, hiru lerro txiki aukeratu

didaknet Como Imprimir Contactos Android desde navegador Firefox

Beste aukera bat da saguarekin zerrenda osoa aukeratzea, “kopiatu” eta word batean “itsatsi”.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to top