Uso inteligente de las tecnologías de la información

didaknet Como dejar tu viejo dispositivo Android como nuevo

Zure sakelako telefonoa berria izango balitz bezala utzi

Txema González                                                                                                                                                                 Itzulpena: Andrea Alfaro

Android gailuak errendimendu arazoak eman edo mezu-akats bidaltzen baditu, agian, horrek esan nahi du aplikazioak instalatu edo desinstalatzeagatik beteta dagoela.

Sakelako telefonoa konpontze alderafabrika-moduan jar dezakezu, hau da, berria izango balitz bezala uztea.

Era berean, gure sakelako telefonoa oparitu edo saltzen badugu, fabrika-moduan jarri behar dugu. Horrela gure informazio pertsonala kenduko dugu eta gure pribatutasuna babestuko. Gainera, hori egiteko prozesua oso sinplea da. Hala ere, kontuan hartu behar dugu informazio guztia ezabatuko dela, zeren eta behin eginda, berria izango balitz bezala egongo baita.

Haatik, prozesu hori egin nahi badugu, kontuan hartu behar dugu berriro sartu behar ditugula gmail edo wifi pasahitzak, aplikazioak instalatu... Izan ere, hobe da segurtasun kopia egitea behar dituzun informazioa eta materiala gordetzeko, bai Google Drive-n edo kanpoko memorian.

Gure gailuak SD edo mikro SD memoria-txartela badu, han dagoen informazioa gordeko da eta ez da ezabatuko. Baina sakelako telefonoa ematen badugu, ez ahaztu txartela hau ateratzea.

SEGURTASUN KOPIA

Hasi baino lehen, egiaztatu Gmailen dagoen automatikoki segurtasun kopia aktibatuta dagoela.

Horretarako bilatu:

Kudeaketak>Segurtasun kopia

 

didaknet Copia de seguridad de Android

 

“Nire datuak kopiatu” aukera aktibatuta egon behar da. Behean dugu gure “kontuaren segurtasun kopia”aukera, eta han gure informazioa babestuta egongo da.

“Berrezarpen automatikoa” aktibatzen badugu, eta Gmail kontua ipintzen badugu, ditugun aplikazioak gogoratuko ditu sistemak eta aukera emango digu berriro instalatzeko. WhatsAppean berdin egin behar dugu, txaten segurtasun-kopia automatizatuta ez badugu.

 

 

didaknet Copia de seguridad de WhatsApp

Aplikazioan sartu eta goian dauden hiru puntutan sakatu:

Kudeaketak>txatak>Segurtasun kopia

Begiratu “azken kopia”-ren data, momentuan bertan egin dezakegu kopia bat, “Gorde” aukera sakatu.

“Google Drive kudeaketak”arloan begiratu egunero egiten diren ala ez kopiak eta zein gmail kontu dugun lotuta. Bideoak ere sartu nahi baditugu, dagokion laukia aktibatu behar dugu.

Nahi dugun guztia kopiatu badugu, fabrika moduan ipintzeko prozesua has gaitezke.

didaknet Restablecer datos de fabrica

Sakelako telefonoaren kudeaketak berriro bilatu behar ditugu eta “Segurtasun kopia” arloan, behan dagoen lekuan, “Datu pertsonalak” aukeran, badugu “Fabrikako datuak berrezarri” aukera.

Sakatzen badugu, gogorarazi digute datu guztiak ezabatuko direla. Hala ere, segurtasun kopia eginda badugu, sakatuko dugu “Telefonoa berrezarri”.

Berriro egiaztatu behar dugu, eta “Dena ezabatu” mezua agertuko da. Behin sakatuta dena ezabatu egingo da.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to top