didaknet-Listas-de-difusion-de-WhatsApp

WhatsApp-en bidez zabalkunde-zerrendak nola egin

Andrea Alfaro

Berriro eskolara eta berriro gurasoen elkarteek lanari ekiten diote ikasturtean zehar egingo diren ekintzak ikasleei eskaintzeko. Lehen, elkarte horiek papera erabiltzen zuten familiei informazioa helarazteko. Gaur egun, aldiz, gehienek Internet erabiltzen dute horretarako.  WhatsApp aplikazioak lan hori erraztu du, zeren eta eskolako familia guztiekin zabalkunde-zerrendak sor daitezke eta horien bidez, informazioa ere bidal daiteke haiei helarazteko.

Asociaciones de Madres y Padres

Oraindik ez duzu egin? Azalduko dizuegu nola egin. Ireki WhatsApp aplikazioa eta sakatu goiko eskuinean agertzen diren hiru puntutan. Han ikusiko duzue “Zabalkunde berria”. Sakatu eta aukeratu mezuak bidali nahi dizkiezuen pertsonei. Lehenago eskolako familien telefono zenbaki guztiei sartu behar dituzue eta haiek zuen telefono zenbakia ere gorde behar dute, bestela ez dute mezurik jasoko. Behin kontaktuak aukeratuta, sakatu borobil berdea egiaztatzeko eta horrela zerrenda sortuko da zuen mezuak bidaltzeko. Hona hemen gif-a nola egin hobeto ulertzeko.

 

didaknet-como-enviar-un-mensaje-de-difusion-de-WhatsApp

Zabalkunde zerrendari izena eman diezaiokezue, adibidez, DBHko 1.A. Horretarako, ireki sortutako zerrenda, sakatu goiko eskuinean dauden hiru puntutan eta “Zabalkunde zerrenda-n”. Arkatza sakatu eta leku aproposa ikusiko duzue izena ipintzeko. Atal horretatik hartzaile gehiago gehi dezakezue edo zerrenda bera ezabatu. Zuek bidalitako mezuak modu pribatuan jasoko dute, ez talde bezala. Eta haiek ere, mezu bat bidatzen badizuete, zuek ere modu pribatuan jasoko duzue.

Badakigu hasieran zabalkunde-zerrendak lan handia dela, kontaktu guztiak sartzeko denbora luze eman behar delako. Hala ere, behin eginda, komunikazioa hobetzen da. Gainera, webguneren loturak, pdf-ak eta irudiak ere bidal daitezke.

Dena den, zabalkunde-zerrendak pertsonalki ere erabil daitezke. Pertsona bat baino gehiagori mezu bera bidali nahi badiozue, zabalkunde-zerrenda bat sor dezakezue mezu hori bidaltzeko.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude