Uso inteligente de las tecnologías de la información

Didaknet eskolara itzuli da eta “El País de los Estudiantes” proiektuan parte hartzera animatzen zaitu

 

Didaknet eskolara itzuli da. Dakizuenez, uda honetan onlineko formakuntza eman dugu, baina irailetik aurrera eskolako geletan ere egongo gara.

Ikasturte honetan, “El País de los Estudiantes” proiektua bultzatzea eskatu digute, eta bere helburuak Didaknet-arenarekin bat egiten duenez, programa hori sustatzea erabaki dugu.

“El País de los Estudiantes” prentsa-eskolako proiektu bat da, eta hasi zenean (orain dela 16 urte)  irakasleei tresna digital bat geletara moldatua eskaini zien (garai honetan ikastetxetan ordenagailuak ez zeuden oso hedatuta)  ikasleek egunkari bat maketatzeko eta ospe handiko lehiaketa batean parte hartzeko.

EPE-ren helburua ez da etorkizuneko kazetariak prestatzea, baizik eta irakasleei laguntzea ikasleen gaitasunak bultzatzeko: argazkilariak, ilustratzaileak, matematikariak, ingeniariak, irakasleak… Era berean, ikasgai guztiek egunkarian leku aproposa izan ditzakete.

Programa horrek balio batzuk sustatzen ditu: ikasleen irizpidea, talde-lana, irakaslearen lana ezagutaraztea eta irakasle-ikasle harremana hobetzea, besteak beste.

“El País de los Estudiantes” programan parte hartu nahi baduzue, hona hemen irabazi zaitezketen sariak:

-Lehiaketa orokorki: 4. DBHko,  Batxilergoko eta Lanbide-Heziketako irakasleok eta ikasleok parte har dezakezue. Sari nagusiak lortzeko (ikasle-bidaia eta eskolarako material informatikoa) paperezko edo digitalezko egunkaria, gutxienez lehen orrialdearekin eta 5 atalarekin argitaratu behar dituzue.

-Sari Berezia Egunkari junior hoberena:  1.,2.,eta 3. DBHko ikasleok eta irakasleok egingo duzuen egunkarien artean, batek jasoko du sari berezi bat. Horretarako, paperezko edo digitalezko egunkari bat, gutxienez lehen orrialdearekin eta 3 atalarekin argitaratu behar dituzue.

-8 Sari Bereziak: Ikasleen bikaintasuna saritzen da. Zuen lanak (zuek egindako edukiak egunkari batean argitaratu behar dira) kategoria egokian erregistra ditzakezue eta banakako sariak irabaz ditzakezue.

“El País de los Estudiantes” proiektua urrian hasiko da, eta irakasleek izena emateko epea urtarrilaren bukaeran amaituko da. Zuen egunkariak argitaratu behar dituzue apirilaren 18an baino lehen. Anima zaitez!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to top