Uso inteligente de las tecnologías de la información

Rueda de prensa, prentsaurrekoa

Sorgina: A Tale of Witches, bideo-jokoen distribuzio plataforma digital handienean aterako da

Didaknet prentsaurrekoan hartu du parte aurkezteko Sorgina: A Tale of Witches. Adin guztietarako pertsonek jokatzeko euskal mitologian girotuta dagoen abentura, Binary Soul-ek garatua, Steam-en (PC) aterako da, munduko bideo-jokoen plataforma digital handienean.

Euskaditik mundura

Pasaden 2016 urtean Sorginen Kondaira bezala argitaratua izan zen formatu fisiko batean Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren sostenguarekin euskara sustatzen duten programen bidez. Bertsio berri honek Sorgina: A Tale of Witches berrizendatzen du eta euskal mitologia eta kultura bideo-jokoen plataforma digital handienera eramaten du, Steam, 125 milioi erabiltzaile dituena.

Bertsio berriak ingelera du barne (gaztelania eta euskaraz gain, aurrekoak zuen bezala) eta zenbait hobekuntza, bilakatuz bere plataforman euskaraz dituzten izenburu gutxietako beste batean. Bideo-jokoa salgai egongo da maiatzak 30etik aurrera.

Teknologiaren erabilera zuzena

Baina bideo-joko eta eduki guztiak ez dira aproposenak, ondo ezagutu behar da zer erabiltzen den eta nola erabiltzen den, eta horretarako beharrezkoa da ikasle zein familia prestatzea.  Didaknet lan horretan zazpi urtez ibili da eta mila baino gehiago ikasleei eta euren familiei formakuntza eman die.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to top