Uso inteligente de las tecnologías de la información

didaknet Como prevenir y como detectar los efectos de la ballena azul

Balea urdinari nola aurre egin eta nola antzematu

Azken hilabeteotan hedabideetan “balea urdinarekin” zerikusia duten berriak irakurri ditugu. Horietan ikusi dugu adingabeek bere burua zauritu dutela edo bere buruaz beste egin dutela. Philip Budeikin errusiarrak joko hori sortu zuen. Sare sozialen bidez nerabe ahulak erakartzen zituen eta 50 erronka proposatu zizkien. Hasieran, nerabeek beldurrezko filmak ikusi behar zituzten, gero erre, pilulak hartu, bere burua zauritu, eta azkenean bere buruaz beste egin. Zoritxarrez, munduan zehar joko hori zabaldu da eta 130 nerabek pairatu ditu “balea urdinaren” ondorio txarrak.

Balea urdinak ekar litzakeen ondorioak nola prebenitu

-Semearekin edo alabarekin balea urdinari buruz hitz egin

-Azaldu pertsona batzuek beste batzuei sinestarazten diete bakarrik haiek ulertzen eta maitatzen dituztela

-Gazte batzuentzat balea urdinaren erronkak egiteak ekarri dituen ondorioak azaldu

-Sare sozialetan ikusten duenak edo proposatzen diotenak deseroso sentitzea eragiten badio, kontatu ahal dizula azaldu

-Harremanak izateko zailtasunak baditu edo autoestimu baxua badu, adi egon

Nola antzeman semea edo alaba “balea urdinaren” erronkak egiten ari den 

-Gorputz-adarretan zauriak badituzte, horiei buruz galdetu eta adi egon (kasu gehienetan gazteek besoetan zauriak zituzten)

-Bere jarrera ezohikoa bada, urduriago badago…

Balea urdinaren kasuak

14 urteko nerabe batek pilulak hartu zituen eta intoxikatu zen. 12 urteko neska batek zauriak zituen besoetan eta hanketan.

Balea arrosa

Balea urdinari aurre egiteko balea arrosa sortu da. Funtzionamendu berbera da, Internet bidez zabaltzen da eta gazteak dira protagonistak, baina helburua erronkak proba baikorrak bihurtzea da. Proba horien artean azpaldian ikusi ez duzun pertsona batekin hitz egitea da, pertsona bat salbatzea, hori azken erronka da, hain zuzen ere.

Jolas hori sortu dutenek esaten dute helburua dela jendeak kontuan hartzea Internet gauza on batzuk egiteko erabil daitekeela, eta eskatzen dute erronkak partekatzeko #Ballenarosada hashtagrekin.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to top