didaknet Cómo denunciar y bloquear en Musical.ly

Musical.ly-n pribatutasuna nola kudeatu, bideoak edota pertsonak nola salatu eta blokeatu

Musical.ly sare sozial bat da, eta bideoak grabatzeko edo zuzenean emateko balio du. Bideo horiei musika gehitu ahal zaie eta sare sozial horrek aukera asko eskaintzen ditu, kamera geldo edo azkar grabatu ahal da, eta, era berean, irudiak ere editatu ahal dira.

Sortu zenetik bi miloi erabiltzaile baino gehiagok deskargatu egin dute,  eta nerabeen artean arrakasta handia lortu du. Hortaz, datu horiek behin ikusita, badakizu semeak edo alabak Musical.ly sare sozialean kontu bat ireki duenetz? Eta badakizu nola kudeatu datu pertsonalak? Edo nork ikusi ahal ditu bere bideoak?

Musical.ly sare soziala da, eta irudimena eta sormena bultzatzen ditu. Hala ere, sare soziala denez, pribatutasuna ondo kudeatu behar da eta pertsona ezezagunak ez dira onartu behar, bestela horrek hainbat arrisku ekar litzake. Gainera, Facebookera, Instagramera edo YouTubera igo daitezke bideoak.

Arazoak saihesteko, azalduko dizuegu pertsona ezezagunak nola blokeatu, nola salatu eta nola kudeatu pribatutasuna.

Musical.ly-n pribatutasuna nola kudeatu 

Silueta sakatuko dugu, beheko eskuinean, gure profilean sartzeko

 

didaknet-Musically-privacidad

Goiko partean, gurpila sakatu eta “Aukerak” agertuko da. Behin sartuta, bilatu “Pribatutasuna” eta eskuinerantz mugitu kurtsorea pertsona ezezagungandik babesteko.

Musical.ly-n jasotako iruzkin bat nola salatu.

Iruzkin mehatxuak edo desegokiak ikusten baditugu, sala ditzakegu.

 

didaknet-Musically-denunciar-comentarios

Bunbuiloaren bidez, sakatu hiru puntutxuak “Iruzkinak” atalean sartzeko. Iruzkin desegokia ez dena sakatu eta hainbat aukera agertuko dira, “abusu bat jakinarazteko” aukeratu.

Musical.lyn kontu bat nola blokeatu edo salatu

Sare sozial honetan baten batek zirikatzen bagaitu, edo pertsona ezazagun batek eskaera bat bidaltzen badigu, blokea dezakegu.

 

didaknet-Musically-como-bloquear

Blokeatzeko pertsona horren profilean sartu behar dugu, bere irudia sakatuz, eta pantailan agertzen denean, goiko eskuinean hiru puntu zuriak agertuko dira. Sakatu eta “Erabiltzaile hau blokeatu” aukera sakatu. Era berean, bere portaera txarra bada, “abusua jakinarazi” ere aukera dezakegu.

Musical.ly-n bideo bat nola salatu

Bideo bat ikusten badugu, eta egokia ez dela iruditzen bazaigu, sala dezakegu.

 

didaknet-Musically-denunciar

Beheko eskuinean ikur bat ikusiko dugu hiru puntutxuekin. Sakatu eta agertuko da “abusua jakinarazi”. Aukeratu eta azaldu behar dugu zergatik (pornografikoa…)

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude