didaknet Como Cerrar Sesion movil Instagram Hotmail Outlook Yahoo

Mobiletik nola itxi saioa: Hotmail/Outlook, Instagram, Yahoo

Instagram bezalako aplikazioak smartphone-n irekia uzteak arrisku batzuk ekar ditzake, hala nola, gure nortasuna hartzea, gure ordez mezu batzuk bidaltzea edo irainak idaztea… Hori dela eta, ikastaroetan garrantzi handia ematen diogu aplikazioen saioak ixteari.

Horren harira, azken hitzaldian galdetu ziguten nola itxi saioa Instagram, Yahooo edo Hotmail (orain Outlook) bezalako aplikazioetan. Eta egia esan ez dela erraza egitea.

 

Nola itxi Hotmail/Outlook saioa

Outlook (Microsoft) posta elektronikoaren kasuan ez dago oso argi nola egin.

 

didaknet Como cerrar Sesion PC Hotmail Outlook
Horrela itxiko zela saioa Hotmail/Outlook ordenagailuan 

Smartphonen “Ezabatu kontua” sakatu behar dugu. Horrela eginez gero, gure datuak baino ez dira ezabatuko: helbide elektronikoa eta pasahitza.

Horretarako “Kudeaketa” bilatu behar dugu, goian eta eskuineko partean dagoen gurpilean egoten da. “Kontuak” arloan bilatuko ditugu smartphonen dauden kontuak, eta itxi nahi ditugunak sakatu behar ditugu. Horren ondorioz, pantailan agertuko da gure kontuaren informazioa. Sakatu azken aukera “Kontua ezabatu”, eta egiaztatu.

didaknet-cerrar-sesion-movil-Hotmail-Outlook-Eliminar-Cuenta

Saioa ixteko Hotmail/Outlook smarphonen ezabatu behar dugu kontua 

Berriro aplikazioan sartzen bagara,  helbide elektronikoa eta pasahitza eskatuko dizkigute.

Nola itxi saioa Yahoo-ren mobilean

Prozesua antzekoa da, mobiletik kontua ezabatu behar dugu

didaknet-cerrar-sesion-movil-Yahoo

Yahoo-n ere ezabatu behar dugu kontua saioa ixteko

Menuan sartuko gara, goian eskerreko partean dauden hiru lerrotan, eta sakatu “Kontuak kudeatu”, “Editatu”, eta “Egiaztatu”. Horrela saioa itxiko dugu.

Smarphone-tik nola itxi Instagram saioa

Aplikazio honetan desberdina izango da. Pantailan, gure profila ikusten denean, “Aukerak” sakatuko dugu, goian eskuineko partean dauden hiru puntutxoak sakatuz, eta azken aukera “Atera” izango da.

didaknet-cerrar-sesion-movil-Instagram

Egiaztatzeko laukian kendu “tik” Instagram saioa ixteko.
Ahazten bazaizu “tik” hori kentzea, eta “Atera” sakatzen baduzu, lauki hori ez da agertuko. Horren ondorioz, aplikaziotik ezin izango duzu saioa itxi  eta Instagram sare sozial irekitzerakoan saioa irekia izango da, pasahitza sartu gabe.
didaknet cerrar sesion movil Instagram
Laukian egiaztatzeko “tik” kentzen ez baduzu, aplikaziotik ez duzu izango beste aukera bat 
Zure kasua bada, ez kezkatu,  Android gailuan dauden “Aukerak” bilatu, eta “Aplikazioak” aukeratu. Han bilatu Instagram eta sakatu “Aplikazioaren informazioa” ikusteko. “Biltzeko” aukeran bilatu “Datuak ezabatu”. Horrela lortuko duzu. 
didaknet-cerrar-sesion-movil-Instagram-borrar-datos
Horrela Instagram sare sozialean  dauden datuak ezabatuko ditugu smarphonetik
Berruri Instagramen sartzen bagara,  pasahitza eta helbide elektronikoa eskatuko dizkigute. Gainera, “Aukerak” sakatzen badugu, berriro agertuko da laukia “tik” hori kentzeko eta ateratzerakoan saioa ixteko. Eta orain, ez ahaztu. 😉

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude