didaknet YouTube youtubers con poca gracia

Ama, suhiltzaile ez dut izan nahi, orain, youtuberra izan nahi dut

“Ama, suhiltzaile ez dut izan nahi, orain, youtuberra izan nahi dut”. Hamar urteko mutilak esaldi hori bota zion amari. Hala ere, amak erantzun zion lehendabizi ikasi egin behar zuela. Gaur egun, youtuberrek arrakasta handia lortu dute,  eta,  dirudienez, dirua ere irabazten dute. Hori dela eta, umeek eta gazteek lanbide hori aukeratu nahi dute.

Youtuberra izateko You Tube sare sozialean kontu bat ireki eta bideo batzuk grabatu eta eskegi behar dira. Horiek dibertigarriak edo interesagarriak badira, ziur aski, ikusten dituztenek “atsegin” botoia sakatuko dute, eta, agian, jarraitzaile bihurtuko dira. Zenbat eta jarratzaile eta atsegin gehiago izan, orduan eta diru eta ospe gehiago lortzen dute youtuberrek.

Graziarik ez duten youtuberrak

Zoritxarrez, hilabete honetan, hedabideetan, pertsonak umiliatu dituztelako youtuberrak behin baino gehiagotan izan dira albiste; hala nola, “caranchoa” bideoa egin duena, edo “oreo gailetaren” bideoa egin duena.

Youtuberrek normalean ezizenak izan ohi dituzte; esaterako, “caranchoa” bideoa egin duenak “Mr Granbomba” erabiltzen du. Youtuber horrek txantxa bat egitea erabaki zuen. Horretarako kalean zebilen jendeari galdetu zion non zegoen helbide bat. Batzuek azaldu egin zioten, eta youtuberrak, trukean, eskerrak eman beharrean, “caranchoa” edo beste irain batzuk esan zizkien. Haatik, txantxa hori gizon bati ez zitzaion inondik inora barregarria iruditu, eta belarrondoko bat eman zion youtuberrari. “Mr Granbomba”-k   kamera ezkutuarekin eszena hori grabatu, eta igo egin zuen YouTube sare sozialera.

Hala ere, bideo hori argitaratu zuenean, kritika asko izan zituen, eta jendeak egindako  presioarengatik “Mr Granbomba” youtuberr –ak YouTuben zuen kontua  itxi behar izan zuen. Zorionez, horrek esan nahi du denak ez duela balio ospea lortzeagatik.

Oreo gaileta-ren” bideoari dagokionez, auzitegian dago. Youtuber horrek, Reset ezizena duenak, sare sozial honetan duen kontuan bere jarratzaileei (1.000.000 ditu) erronkak eskatzen zizkien. Erronka horien artean, youtuberrak honako hau aukeratu zuen: oreo gailetari krema kentzea eta haren ordez hortzetako pasta sartzea, gero pobre bati emateko. Reset-ek erronka hori egiteaz gain, bideoan esan zuen behintzat hortzetako pastarekin pobreak hortzak garbituko zituela. Youtuber horrek ere kritika asko jaso zituen, eta pobreak berak salaketa ipini zion makurtu izanagatik.

Kasu horiek gertatu badira ere, badirudi “youtuber” batzuek ez dutela ikasten, eta orain dela gutxi beste “youtuber” batek gas piperbeltza bota dio bere etxera pizza ekarri duenari, eta ekintza hori grabatu du. Nahiz eta muntaketa dela esan, egindakoa ez dela batere barregarria, ezta argitaratzekoa ere.

Hala ere, txantxa horiek modan daude, eta larriena da horiek pertsona bati min ematea edo makurraraztea dutela xede. Baina zergatik egiten dute? Jarratzaile gehiago eta atsegin gehiago lortzeko, “youtuber” batzuek bide errazena bilatzen dutelako, eta umore azkarra egiten ez dakitelako.

Konsziente gara youtuberrak seme-alaben ereduak izan daitezkeela?

Dena den, adi egon, gazteen eta nerabeen artean You Tube-k arrakasta handia duelako. Galdetu bestela semeari/alabari, ea ezagutzen edo jarraitzen duen “youtuber”-en bat.

Ziur aski, ezagutuko dituzte. Beraz, komeni da aipatutako albiste horiei buruz eztabaidatzea, eta gogorarazi behar diezue bideo horietan txantxak pairatzen dituztenak gu bezalako gizakiak direla.  Eta hausnartzeko, galdetu: zu izango bazina?

Era berean, garrantzi handikoa da azaltzea zer egin ahal duten eta zer ez Interneten garrantzi handikoa da. Eta YouTuben egokia ez den bideo bat ikusten baduzue, salatu egin behar duzue, bandera ikurra edo hiru puntuak sakatuz, gailuaren arabera. Horrela eginez gero, denok batera egokiak ez diren edukiak kentzea lortuko dugu, eta Internet mundu seguruagoa eta begirunetsuagoa izango da.

Bukatu baino lehen, gogorarazi nahi dizuegu, txantxa batekin guztiok barre egiten badugu, horrek esan nahi duela txantxa hori ona dela.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude