Uso inteligente de las tecnologías de la información

didaknet Eres consciente de que permisos otorgas a las aplicaciones de tu dispositivo Android

Konsziente gara aplikazioei ematen dizkiegun baimenez?

Por Txema González

Itzulpena: Andrea Alfaro

Aplikazio bat dohainik denean, ziur aski, zu izango zara saltzeko produktua, edota zure datu pertsonalak. Hori dela eta, kontuz ibili behar dugu ematen dugun informazioarekin aplikazio bat erabiltzeko.

Datu horiez gain, aplikazioak hartzen du informazio handia, hala nola, nondik ibiltzen garen, zein ordutan egiten dugu ekintza bat edo bestea, nortzuk dira gure lagunak…

Beharrezkoa da hain gutxigatik hainbeste ematea?

Esku-argiaren aplikazioaren kasuan:

didaknet Permisos Aplicaciones linterna

Programa mota horiek gure telefonoan dagoen kameraren flasha erabiltzen dute esku-argia martxan jartzeko. Hori dela eta, normala da kamerara sarrera izatea, baina, geokokapena edo guk erabiltzen ditugun WiFi konexioak edo USB bezalako konexioak zertarako behar ditu aplikazio horrek?

Azalpena sinplea da, publizitatetik hartzen dute dirua, horregatik dohainik eskuragai daude, baina horren ondorioz, gure informazioa erabiltzen edo bidaltzen beste batzuei, publizitate zuzenagoa guri emateko.

Informazio hori WhatsApp bezalako aplikazioei ematea ez da arriskutsua, arau batzuk ezarrita daudelako hori egiteko. Hala ere, aplikazioa fidagarriak ez direnekin, zer gerta daiteke? Agian, hartu nahi dute gure informazioa mina egiteko asmoz.

 

 

didaknet Apps dudosas en Google Play

Interneten dauden baimen guztiak ikus ditzazuen, hona hemen Google Playen link “Definiciones de grupos de permisos” non azaltzen diren zertan datzan.

Adingabeentzako eta gurasoentzako hitzaldietan behin eta berriro gomendatzen dugu kontuz ibiltzeko deskartzen dituzten aplikazioekin. Horrez gain, webgune ofiziala bilatzea, eta handik Google Playera, Apple Store-ra edo Microsoft dendara joan deskarga egiteko. Begiratu behar diegu deskargei, miloi baino gehiago baldin badu, konfiantza gehiago emango digu. Iruzkinak irakurtzea ere komeni da, agian, baliagarriak izango dira.

Beraz, ez dugu aplikaziorik instalatu behar?

Sen ona erabili behar dugu. Aplikazio batek eskatzen badigu baimena sartzeko gure gailuaren ID-en (IMEI)- telefonoaren NANa bezalakoa da-, gure argazkietan, kontaktuetan, geokokapenean, besteak beste, baloratu behar dugu balio duen ala ez, eta eskatzen dizkiguten baimenak gehiegi direla iruditzen bazaigu, hobe da ez instalatzea.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to top