Uso inteligente de las tecnologías de la información

didaknet Cuidado con los relojes que hacen fotos en los vestuarios

Kontuz aldageletan argazkiak egiten dituzten erlojuekin!

Andrea Alfaro

Erloju azkarrek osasun eta kirol  aplikazioak dituzte, GPS, pultsometro eta azelerometro dituzte eta argazkiak egin ahal dituzte. Baina, non? Hori erabiltzaileak erabakiko du. Didakneten erloju horiek adingabeei (5 eta 12 urteko umeei zuzenduak dira) oparitzeko saltzeak biziki kezkatzen gaitu. Gure ustez, honako ezaugarri hauek dira kezkagarrienak:

  • Argazkiak egin daitezke
  • Bideoak egin daitezke,  eta bideoei marko batzuk gehitu ahal zaizkie
  • Grabatzailea: grabatzeko eta ahotsa distorsionatzeko
  • Ordenagailura konekta daiteke artxiboak (bideoak, argazkiak…)deskargatzeko
  • USB kable mikro dago ordenagailuan artxiboak deskargatzeko eta bateria kargatzeko

Ikusten duzuenez, argazkiak eta bideoak egin eta deskargatu daitezke ordenagailuan edo beste gailu batean. Zoritxarrez, erloju horiekin arazoak egon dira. Horietako bat izan da aldageletan ume batek bere buruari argazki bat egin ziola eta atzean zegoen beste ume bat- barruko arropaz jantzita- ere agertzen zela. Arazo larria izan zen, eta, horren ondorioz, eskola horretan eta beste batzuetan debekatu egin dituzte erloju azkarrak.

Gailu mota horiek, ondo erabiltzen badira, oso baliagarriak dira. Hala ere, beti ez da horrela egiten. Didakneten heziketaren alde gaude; beraz, uste dugu adingabe batek erloju azkarra jasotzeko sinatu behar duela kontratu bat. Horretan honako baldintza hauek bete behar izango lituzke:

  • Ez dut argazkirik aterako eskolan (Ez dut eramango eskolara)
  • Lagunak errespetatuko ditut, eta argazki batean atera nahi ez badute, errespetatuko dut
  • Interneten argazki bat argitaratu baino lehen baimena eskatuko dut
  • Erantzunarekin erabiliko dut

Semeari edo alabari argazki desegoki bat ateratzen badiote , zer egin behar dut?

Bilusik edo barruko arropaz agertzen bada, salatu. Nahiz eta a propos edo nahi gabe egin, salatu behar da. Horrela eginez gero, ertzaintzak jakingo du zein izan den argazkiaren ibilbidea. Ziur aski, ikaskide guztien mugikorrak batuko ditu  argazkia ezabatzeko.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to top