Uso inteligente de las tecnologías de la información

didaknet Cosas a tener en cuenta antes de dejar una tableta en manos de menores

Adin txikikoei tableta eman baino lehen, jarraitu honako aholku hauek

Txema González                                                                                                                                                            

Itzulpena: Andrea Alfaro

Aurten, Gabonetan, ziur aski Olentzerok etxe batzuetara tableta bat baino gehiago eraman ditu. Opari hori oso erabilgarri eta dibertigarria izan daiteke. Hala ere, tableta erabili aurretik gogoratu behar duzue Interneten hainbat arrisku daudela eta jolasteko erabili arren, joku baino gehiago dela. Hori dela eta, gomendatzen dizuegu honako aholku hauek jarraitzea:

-Jarri erabiltzeko arauak (denbora mugatua,aplikazioak instalatu baino lehen baimena eskatzea…)

-Adinaren arabera ipini gurasoen kontrol bat (jakiteko zein joko mota erabiltzen duen…)

Google Play-en badaude batzuk dohainik, beste batzuk, ordea, ordainpekoak dira.

 

 

gurasoen kontrola, didaknet, gurasoak, tableta

Gurasoen kontrol sistema guztiek funtzionamendu bera dute. Artikulu honetan “Kids Mode” sistema nolakoa den azalduko  dizuegu, Samsung tabletetan instalatuta daude eta. Horrela ez bada, Google Play-en deskargatu ahal duzue.

Ikusiko duzue ze erraza den kudeatzea:

didaknet Tablet Adingabeak Umeen moduan, gurasoen kontrola

Umeen moduan/Modo Niños” aktibatzen baduzue, denbora kudeatu ahal duzue, eta tabletaren edukiak (irudiak, aplikazioak, Internet) desgaitu egin ahal izango dituzue. Umeek erabiltzeko interfazea moldatuta dago, eta haien sormena bultzatzeko aplikazioak deskarga daitezke. Umeen moduan aktibatu nahi baduzue, pasahitza jarri behar duzue, horrela, umeak leku segurutik ezin dira atera.

 

didaknet Tablet Adingabeak Gurasoen Kontrola Umeen moduan

Aktibatu ondoren, aplikazioak baimen batzuk eskatuko dizkizue (Umeen kamarak argazkiak edo bideoak egiteko eta audioa grabatzeko…)

 

didaknet Tablet adingabeak Gurasoen kontrola baimenak

Baimenetako batekin zalantzaren bat baldin baduzue , ez onartu, eta beharrezkoa bada, geroago aktiba dezakezue.

didaknet Tablet adingabeak Gurasoen kontrola Profila

Tableta erabiltzen duen ume bakoitzeko profil bat sortu behar duzue, eta adinaren arabera moldatu ahal dituzue erabiltzeko baldintzak. Horrela eginez gero, ume bakoitzak erabiliko ditu bere aplikazioak. Dena den, erreparatu behar diezue sartzeko baimena ematen diezuen aplikazioei.

 

didaknet Tablet adingabeak Gurasoen kontrola aplikazioak

Hasieran, egokiena izango litzateke aplikazio guztiak baztertzea, eta beharrezkoak direnei, banan banan baimena ematea. Adibidez, deskargatu duzuen koloreztatzeko aplikazio hezigarri bati.

Tabletarekin, umeei jolasteaz gain, izugarri gustatzen zaie bideoak ikustea. Hori dela eta, gomendatzen dizuegu YouTube Kids; seguru, hezigarri eta dibertigarria baita. Dohainik deskarga eta aktiba dezakezue modu seguruan.

Behin hasierako kudeaketa bukatuz gero, umeek ikusiko duten interface erakutsiko dizuete, ateratzeko eta baimenak emateko sarbideak barne.

 

didaknet Tablet adingabeak Gurasoen kontrola interface

Behean, pantailako eskuinean umeen moduan ateratzeko botoia ikusiko duzue; horretarako pasahitza sartu behar duzue, bestela, pantailatik ezin izango zarete atera. Kontuz ibili, ez sartu pasahitza umeen aurrean, umeak babesten dituen giltza baita.

Behean ere, baina pantailako ezkerrean, gurasoen kontrolaren kudeaketa izango da, eta, besteak beste, denbora mugatu ahal duzue.

 

didaknet Tablet adingabeak Gurasoen kontrola umeen moduan

Denbora mugatzeko, sakatu “Eguneroko erabiltzeko denbora muga”, eta agertuko da erlojua denbora markatzeko. Markatutako denbora bukatuz gero, tableta itzaliko da.

didaknet Tablet adingabeak Gurasoen kontrola denbora mugatua erabiltzeko

Gurasoen kontrol sistemak ere erakutsiko dizue zenbat denbora eman duen tabletarekin, edo zein bideo edo argazki ikusi duen, besteak beste.

 

didaknet Tablet adingabeak Gurasoen kontrola umeen moduak grafikak

Adingabeei zenbat denbora utzi ahal diezue tableta ikusten?

Galdera horri erantzun baino lehen, argi izan behar duzue bi urte baino gutxiago duten umeentzat ez dela batere gomendagarria tableta erabiltzea, beren osasunerako kaltegarria izan daitezke eta.

Gainerako adingabeei dagokienez, kasuz kasu aztertu behar da. Familia bakoitzak arautu behar du tabletaren erabilera. Dena den, mendetasuna prebenitu behar duzue, eta offline ekintzak bultzatu behar dituzue.

Denboraren aldetik, hona hemen hainbat gomendio:

  • 2 eta 6 urte bitartean, 30 edo 45 minutu egunean zehar nahikoa da.
  • 6 eta 12 urte, ordu bat baino ez dute ikusi behar
  • 12 urtetik gora, ordu bat edo ordu eta erdi nahikoa da

Azken aholku bat, hasieran seme-alabekin batera erabili tableta, zuek zeuek gidatu behar dituzue eta. Tresna elektroniko oparitu beharrean, bizikleta izango balitz, irakatsiko zeniekete nola ibili, eta haiekin egongo zinateke ondo ibili arte. Beraz, ez galdu betiko ohitura onak.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to top