Uso inteligente de las tecnologías de la información

Ziberbullyingak Urritxe Institutuko ikasleak biziki kezkatzen ditu

Urritxe Institutuan (Amorebieta) ikasleei hitzaldi batzuk eman dizkiegu sare sozialak eta WhatsApp bezalako aplikazioak behar besteko zuhurtziaz erabiltzen irakasteko. Era berean, ziberbullyingari buruz hitz egin diegu, ikasleek bete behar dituzten inkestetan hala eskatu baitigute. Azken boladan, hedabideetan arazo horren berri behin baino gehiagotan izan dugu: mutil batek bere buruaz beste egin du jazarpena pairatzeagatik; bi mutilek isun bat ordainduko dute ikaskide bat iraintzeagatik… Berri horiek eragin handia izan dute ikasleengan.

Ziberbullyinga WhatsApp bidez egin ohi da, adingabeek gehien erabiltzen duten aplikazioa horixe baita; Urritxe institutuan %99,4k WhatsAppa baliatzen du, hain zuzen ere. Jazarpena egiten duenak ikaskide bat ia egunero iraintzen eta zirikatzen du, edo argazki iraingarriak bidaltzen dizkio mezu zuzen baten zein WhatsApp talde baten bidez.

Ikasleek ekintza horiek ziberbullyingtzat hartzen dituzte. Hala ere, ikaskide bat klaseko whatsapp-taldetik kanpo uztea ez dute uste Interneten bidez egindako jazarpena denik.

Baztertzea ere ziberbullyinga izan daiteke

Hitzaldietan, baztertzea ere ziberbullyinga izan daitekeela hobeto ulertze aldera, eskatu genien WhatsApp talde bat sortzeko eta klaseko guztiak bertan sartzeko, ikaskide bat izan ezik. Hala ere, haien ustez, ikaskide hori oso astuna bada, edo inoiz ez badu lagunekin atera nahi, hura ez gehitzea normala da; beraz, hori ez da ziberbullyinga.

Gerta liteke aipaturikoa bezalako kasuetan jazarpen hitza gaizki ulertua izatea, izan ere, azken finean, jazarpena, berez, “pertsona edo talde baten aurkako indarkeria, edo tratu txar eta hertsadura jarraitua” da; gaztetxoek, baina, ikaskide bat baztertzea indarkeriazko tratu txar gisa ikusten ez duten neurrian ez dute jokabide hori jazarpentzat hartzen.

Haatik, WhatsApp talde baten bidez hitz egitea, planak egitea, eta ikaskide bati horien berri inoiz ez kontatzea oso mingarria da. Ziur aski, baztertua oso gaizki sentituko da, izan ere, ikaskide bat baztertzea iraintzea bezain larria da.

Egia da neska edo mutil batzuk oso astunak direla, eta ikaskideek blokeatu egiten dituztela gehiegi hitz egiten dutelako edo behin eta berriro txisteak edo irudiak bidaltzeagatik. Hala ere,  ikaskide bat beti blokeatzen badugu, eta azaltzen ez badugu zergatik, berak ez du ezer ikasiko, eta, gainera, berari min baino ez diogu eragingo. Dena den, hitzaldietan argi utzi genien bizitzan zehar gatazka batzuk sortuko direla, eta sortzen direnak konpontzen ikasi behar dutela.

Gogoratu: txarto sentizen bazara, edo eraso egiten badizute, deitu: 116111

Honako hauek inkestetan bildutako datuak dira:

WhatsApp, Instagram, Snapchat, twitter

Pribatuan jartzen dituzte sare sozialak

Pribatuan jartzen dituzte sare sozialak

 

Si insultan a un/a amigo/a en un grupo la mayoría le defienden y echan al que insulta

 

 

 

% 9,6k izan du arazoren bat Interneten bidez
% 9,6k izan du arazoren bat Interneten bidez
Gehienek konpondu dute
Gehienek konpondu dute

 

Gurasoei kontatu dizkiete arazoak
Gurasoei kontatu dizkiete arazoak

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to top