Uso inteligente de las tecnologías de la información

didaknet_acoso_ciberacoso_bullying_ayuda_telefono_900018018

Laguntza behar duzu?

Andrea Alfaro

Tamalez, pasa den asteburuan 12 urteko mutilak bere buruaz beste egin du Eibarren (Gipuzkoa), eta Ertzaintzak ikertzen ari da eskolako jazarpena pairatu zuenetz. Berri hori irakurri ondoren, pertsona batek galdetu zidan ea posible den ez antzematea semea edo alaba jazarpena pairatzen ari dela. Zoritxarrez, posible da. Hori dela eta, martxan jarri da beste zerbitzu bat adingabeek jazarpena eta ziberjazarpena salatu dezaten. Hona hemen telefono zenbakia (dohainik eta anonimoa) : 900 018 018.

Zerbitzu horren bidez, psikologoek, abokatuek eta terapeutek, besteak beste, adingabeei entzuten diete, eta, era berean, aholkatzen eta orientatzen dituzte: Eskolan iraintzen naute. Jazarpena pairatzen ari naiz? WhatsApp bidez mehatxuak bidaltzen dizkidate eta ama hilko dutela esaten didate. Zer egin dezaket?

Nerabe bat txarto sentitzen denean, batzuetan, ez daki zer egin. Horregatik, martxan jarri zen zerbitzua. Horren bidez, nerabeak, izenik eman gabe, deitu ahal du, eta, anonimoa denez seguru sentitzen da. Nerabezaroa zaila da. Bullyingari edota ziberbullyingari aurre egiteko gidetan, jazarpena nola antzeman azaltzen denean honako ezaugarri edo egoera hauek aipatzen dituzte:

  • Aldarte-aldaketak izatea
  • Gurasoekin ez hitz egitea
  • Sakelako telefonoari adi egotea
  • Internetera konexiorik ez izateagatik haserretzea
  • Eskolara joateko gogorik ez izatea

Jazarpena pairatu ez arren, nerabe batzuei aipatutakoa gertatu zaie noizbehinka. Hori dela eta, garrantzi handikoa da nerabezarora heldu baino lehen seme-alabekin konfiantza giroa sortzea. Halaber, jazarpena zer den jakin behar dute nerabeek, eta mehatxuak edo irainak esaten badizkiete, kontatu behar digutela. Horregatik familien artean hitz egitea oso inportantea da. Seme-alabek argi izan behar dute beti lagunduko diegula.

Kontatzeko aukera

Euskadin orain dela 5 urte martxan jarri zen “Zeuk esan” zerbitzua: 116 111 telefono zenbakia da. Jazarpena prebenitze aldera, neurri batzuk martxan jarri behar dira, baina, haiengandik hurbil ez daudenei kontatu nahi ez badiete, “Zeuk esan” zerbitzuarekin, behintzat, aukera izango dute laguntza eskatzeko.

Nerabea bazara, eta txarto sentitzen bazara, KONTATU! Lagunduko dizute 116 111.

didaknet_zeuk_esan_jazarpena_ziberbullying_laguntza_116111

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to top