Uso inteligente de las tecnologías de la información

didaknet-youtube-kids-videos-sin-riesgos-para-menores-para-prevenir-el-acoso

Umeentzako arriskurik gabeko bideoak: You Tube Kids, jazarpena prebenitzeko era bat?

Txema González                     Itzulpena: Andrea Alfaro

 

Zergatik umeei gustatzen zaie bideoak ikustea You Tube-n?

Bideo horiek istoriak kontatzen dituztelako, euren gustukoa direnak aukeratu ahal dituztelako, eta, gainera, behin eta berriro ikusi ahal dituztelako. Baina, batez ere, “Play” egiteko ahalmena izateagatik.

Hala ere, abantailak gora-behera, nola jakingo dugu YouTube-n ikusten dituzten bideoak umeentzat egokiak diren ala ez ? Erantzuna da YouTube Kids aplikazioa.

Adingabeei beren-beregi zuzendua sortu da, eta kanal horretan umeentzako hezkuntza-bideoak aurki daitezke.

Aplikazioak tenporizadore bat du gurasoek denbora mugatzeko. Horrez gain, YouTube Kids-en ezin da idatzi iruzkinik, ezta bideo pertsonalik ere igo edo “atsegin dut” markatu.

Haatik, enpatia sortzeko eta eskolako jazarpena prebenitzeko hainbat bideo eskaintzen dira.

didaknet-youtube-kids-app

Aplikazioa Android-erako eta iOS-erako eskuragai dago.

Bai tableta, bai ipad, bai sakelako telefonoa erabiltzen badute, komeni da aplikazio hori instalatzea eta YouTube blokeatzea. Horrela eginez gero ez dute izango aukerarik umeentzat egokiak ez diren bideoak ikusteko.Gogoratu, txikiek jakinmin handia dutela.

Baina, nola blokeatu aplikazioak sakelako telefonoan? App Lock erabiliz, adibidez.

Nola instalatu eta nola erabili

Aplikazioa deskargatu behar dugu (Android / iOS), , agertzen den lehengo pantailan aplikazioaren ezaugarriak azalduko dizkigute; komeni izango litzateke “Gurasoentzako oharra” irakurtzea.

didaknet-youtube-kids-aviso-para-padres

Prozesu hori egiten den bitartean lau zenbaki kode bat idazteko eskatuko digute, baina zenbaki horiek letraz agertuko dira, horrela txikiek ez dute jakingo nola desblokeatu.

didaknet-youtube-kids-contrasena

Kode hori behin sartuta, aukera batzuk agertzen dira, hau da, adina mugatu ahal dugu . Haurrezkuntzako umeentzat, lehen mailakoentzat edo guztiontzat. YouTube Kids 2 eta 8 urteko umeentzat zuzenduta dago.

didaknet-youtube-kids-por-edad

Halaber, “bilaketa aktibatu/desaktibatu” aukera eskaintzen digute; beraz, umeek ikusi nahi dituzten bideoak bilatu ahal dituzte, edo aplikazioak berak bere eskaintza eskuratu ahal die umeei.

didaknet-youtube-kids-activar-desactivar-busqueda

Aktibatzeak ez dakar arriskurik, probatu dugu eta.

didaknet-youtube-kids-busquedas

Instalazioa bukatzeko gogorarazten digute zerbait aldatu nahi badugu, goiko partean agertzen den giltzarrapoa bilatu eta sakatu behar dugula.

didaknet-youtube-kids-candado

Giltzarrapoa aktibatzeko “PIN” sartu behar dugu, komeni da bakoitzak berea asmatzea. Horretarako sakatu “Nire pasahitza sortu”.

didaknet-youtube-kids-configurar-mi-propia-contrasena

Pasahitza berria sartzerakoan kudeatzeko aukerak ikustaraziko dizkigute.

didaknet-youtube-kids-menu-adultos

Tenporizadorea da interesgarriena, mugatu ahal dugu denbora segundo batetik bi ordu arte. Denbora agortuz gero, aplikazioa bera blokeatuko da.

didaknet-youtube-kidstemporizador

“Kudeaketa” aukeran nahi duguna alda dezakegu.

didaknet-youtube-kids-configuracion

Bideoei dagokienez, aukera batzuk ditugu, hain zuzen ere, lau gai agertzen dira:

  • Programak
  • Musika
  • Ikasi
  • Esploratu

Azken aukerak esaten duenez, gonbidatzen zaituztegu seme-alabekin  esploratzera eta horrela konfiantza giroa sortzen da.

didaknet-youtube-kids-menu

Guk geuk esploratu dugu eta topatu ditugu bideo batzuk eskolako jasarpena prebenitzeko.

didaknet-youtube-kids-acoso-escolar

Enpatia da tresnarik hoberena jazarpen era guztiak prebenitzeko. Gogoratu eskolako jazarpenari aurre egiteko zenbaki telefonoa martxan jarri da umeentzat:  900 018 018.

didaknet-youtube-kids-empatia

YouTube Kids, lehen esan dugun bezala, segurua eta egokia da adingabeentzat. Dena den, egokiak ez diren bideoak topatzen badituzue, bideoa ukitu eta agertuko da nola salatu.

Hiru punturen bidez, azpitituluak aldatzeaz gain, salatu ahal dugu eta.

didaknet-youtube-kids-notificar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to top