Uso inteligente de las tecnologías de la información

Denbora gehiegi ematen du semeak edo alabak Interneten? Egiaztatu

didaknet-cuc3a1nto-tiempo-pasa-tu-hijo-o-tu-hija-en-internet

Horrela badela uste baduzu, edo bere adinerako egokiak ez diren webak bisitatzen dituela, arazo horiei aurre egiteko Google Chrome-nerako tresna bat helarazi nahi dizuegu.

Didaknet-en, muturreko kasuetan izan ezik, kontrolaren tresnen erabiltzearen alde ez gaude, nahiago dugu familiaren artean konfiantza giroa sortzea seme-alabak zelatatzea baino. Dena den, familiek erabaki behar dute zer egin, eta, gainera, kasu batzuetan horrelako tresnak beharrezkoak dira. Hori dela eta, Interneten dauden tresnak zuei jakinarazten dizkizuegu.

Chrome da gehien erabiltzen duen nabigatzailearekiko bat, geletan zein etxeetan; eta hedadura batzuk ditu lan asko erraz egiten laguntzen digunak, besteak beste, publizitate blokeatzen: AdBlock Plus.

Orain, beste bat sortu da: TimeYourWeb, Google Chrome-nerako hedadura doan bat. Tresna horren bidez bisitatzen ditugun web orriak eta horietan pasatzen dugun denbora ere jakiten dugu.

TimeYourWeb aplikazioak erabiltzen dugun nabigatzailearen erabileraren estatistikak sortuko ditu. Bideo bat ikusten badugu, web orri batean nabigatzen badugu, edo irekita utzi badugu web orria beste ekintza bat egiteko (gela batu, garbigailua martxan jarri…), agertuko da.

Nola instalatu

Oraintxe bertan, Chrome nabigatzailea erabiltzen ari bazara, sakatu hemen eta zuzenean helduko zara. Behin helduta, sakatu “Gehitu Chrome-ra”.

didaknet-timeyourweb-instalacic3b3n-i

Geroago beste gailu batetik egin nahi badugu, Chrome-k dituen hedadurak bilatzeko goiko eskuinaldean dauden hiru puntu sakatu behar dugu.

didaknet-timeyourweb-instalacic3b3n-desde-navegador

Behin eginda, “Tresna gehiago” aukeratu behar dugu eta agertzen den menuan, “Hedadurak” sakatu.

Hurrengo pantailan behera joan behar dugu “Hedadura gehiago  lortu” aukeratu behar dugu.
didaknet-timeyourweb-instalacic3b3n-obtener-mas-extensiones

Bilatu behar dugu “TimeYourWeb” edo erloju horia duen ikonoa. Aurkitzen baduzu, sakatu “Gehitu Chrome-ra”.  Egiaztatzeko pantaila agertuko da, eta hori egiteko “Hedadura gehitu” sakatu behar dugu.

didaknet-timeyourweb-instalacic3b3n-ii

Ikusiko duzunez, goiko partean ikonoa gehituko da. Gogorarazi nahi dizuegu ezkutatu behar dugula ordenagailua erabiltzen dutenek ez jakiteko. Helburu hori lortze aldera, eskuineko botoia erabiliz ikonoa sakatu eta “Chrome menuan ezkutatu” aukeratu behar dugu.

didaknet-timeyourweb-como-ocultarlo

Hori eginez gero, informazioa ikusi nahi badugu, goiko partean dauden hiru puntu sakatu behar ditugu.

didaknet-timeyourweb-oculto

 

Agertzen denean, erloju txikia sakatu eta txostena ikusteko aukera izango dugu; eta goiko partean grafikoen ikonoak ere agertuko dira. Horiek sakatzen baditugu, estatistikak erakutsiko zaizkigu.

didaknet-timeyourweb-estadisticas

Dena den, badakigu seme-alabek (11 urtetik aurrera, batez ere) sakelako telefonoa (WhatsApp) eta tableta (YouTube) direla gehien erabiltzen dituzten tresnak. Hala ere, Chromek duen hedadura horrek erakusten badu, bere erabilera gehiegizkoa dela, neurriak hartu behar izango ditugu.

Egokia ez den jokabide bat ikusten badugu, zer egin behar dugu?

Seme-alabak kontrolatzeko tresna bat jartzen badugu, eta haiek konturatzen badira, agian, euren konfiantza galduko dugu, eta guregandik urrunduko gara; beraz, kontuz ibili.

Hedadura hori erabiliz, jakingo dugu Internet modu egokian erabiltzen duten a la ez, eta ez errieta egiteko. Guk geuk gidatu behar ditugu, eta irakatsi behar diegu pribatutasuna nola babestu, eta jakinarazi behar diegu gehiegi erabiltzen badute, menpekotasuna pairatu ahal dutela.

Familiak berak arauak adostu behar ditu edo horiek betetzeko kontratu bat sinatu, eta seme-alabak gezurrak esaten ari direla susmatzen badugu, esan behar diegu Internet ondo baliatu ezean, ez dutela erabiliko.  Horrez gain, esan beharra dago egunean zehar ordu bat baino gehiago Interneten ibiltzea ez dela egokia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to top