Uso inteligente de las tecnologías de la información

didaknet-a-que-edad-darle-un-movil-a-menores-de-edad

Zein adinetan emango diot sakelako telefonoa?

didaknet-a-que-edad-darle-un-movil-a-menores-de-edad

Ikastetxeetan, teknologia berriei buruz ematen ditugun hitzaldietan galdera hori askotan egiten digute. Gurasoek erantzun zuzena nahi dute, baina inoiz ez diegu ematen. Sentitzen dugu baina artikulu honetan ere ez dizuegu esango zein den adin egokiena Smartphone seme-alabei emateko. Hala ere, sakelako telefonoa umeei eman baino lehen, aholku batzuk eskainiko dizkizuegu.

Dena den, horiek eman aurretik, ikusiko dugu gure herrian zein adinetan jasotzen dituzten sakelako telefonoak umeek. Ikerketa baten arabera, “la Encuesta sobre Equipamiento y Uso de Tecnologías de Información y Comunicación en los Hogares de 2016”, hain zuzen ere, 11 urteko umeen %50,9ek smartphone dute, eta 15 urteko nerabeen kasuan ehunekoak gora egiten du, %93,9 arte.

Ikerketen gora-behera, argi dago 11-12 urteko umeek presio handia egiten dietela gurasoei sakelako telefonoa izateko. Hori dela eta, smartphone seme-alabei ematea erabakitzeko orduan, honako premisa hauek kontuan hartu behar dituzue:

  • Seme-alaben heldutasuna
  • Lagunen taldean zenbat duten sakelako telefonoa
  • Umeek egiten dituzten ekintzetan interesa galduko duten ala ez kontuan hartu behar da
  • Denbora duzuenetz haiekin egoteko eta gidatzeko.

Ikasleentzako hitzaldietan, galdetzen diegunean sakelako telefonoa ematerakoan gurasoek zer esan dieten, haiek erantzuten dute ez apurtzeko ezta galtzeko ere. Badakigu ekonomiaren egoera ez dela batere ona, baina umeek jakin behar dute zeintzuk diren Interneten dauden arriskuak eta horietaz nola babestu.

Sakelako telefonoa ematerakoan aholkuak:

  • Azaldu behar diezue nola kendu geo-kokapena, besteek umea kokatu ez egiteko (famatuek ere egiten dute)
  • Argazkiaren profilean bere aurpegia ez jartzeko gomendatu behar diozue. Horrela eginez gero, inork ez du jakingo adingabea dela.
  • Esplikatu sare sozialetan nola kudeatzen den pribatutasuna
  • Sakelako telefonoa erabiltzeko bete behar dituzten arauekin kontratu bat sinatu behar dute
  • Sakelako telefonoa ez du erabili behar erasoak egiteko ezta irainak botatzeko gogorarazi behar diozue
  • WhatsApp bezalako aplikazioen bidez norekin hitz egin ohi duten galdetu behar diozue
  • Argazki egokiak ez direnak ez igotzeko esan behar diozue
  • Internetera igotzen duena ondo pentsatu behar duela gogorarazi behar diozue, sarean beti egongo da eta.
  • Ziberbullyingari eta beste arriskuei buruz komentatu behar dizkiozue. Eskatu bere iritzia, horri buruz eztabaidatu

 

Ez izan beldur, seme-alabek Internet erabili behar dute, oso inportantea baita nerabeen sozializaziorako eta garapen osorako. Hala ere, garrantzi handikoa da guk geuk gidatzea eta arazo bat izanez gero, laguntzea.

10 urtez azpiko seme-alabak badituzue, honako gomendio hauek jarraitzeko denbora duzue:

Mobila eman aurretik gomendioak:

  • Haurtzaroan Interneten modu seguru ibiltzen jakin behar dute. Sarean dauden arriskuei buruz hitz egin behar duzue, baina ez erabili hitz teknikoak, era sinplean eta ulergarrian. (Urte batetik gora hasten dira tableta erabiltzen)
  • Azaldu behar diezue zein garrantzia duen pribatutasuna babestea
  • Seme-alabek gurasoak eredutzat hartzen dituzte; beraz, eredu ona izan behar duzue. (Jateko orduetan sakelako telefonoek mahaitik at egon behar dute)

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to top