Uso inteligente de las tecnologías de la información

acosando-por-snapchat

Snapchat-en bidez eraso egiten zaituzte?

acosando-por-snapchat

Aita edo ama bazara, agian, artikulu honetan aipatuko ditugun izenak, agian, ez dituzu ezgutuko Hala ere, komeni zaizu horrelakoak ezagutzea, Instagram, Telegram, Snapchat, besteak beste, zure semeak edo alabak, ziur aski, egunero erabiliko ditu eta.

Tamalez, batzuetan, tresna horiek erabiltzen dira besteei mina egiteko. Gainera, lehen patioan gertatzen zena, han geratzen zen, gaur egun, aldiz, ez. Ikaskideek mutil edo neska bati aurrez aurre esaten dizkion irainak edo mehatxuak Interneten bidez ere, WhatsApp edo Snapchat aplikazioak erabiliz, idatzi ditzakete. Eta horiek mina handia egiten diete umeei.

Zer da Snapchat?

Snapchat aldatu du bere izena, gaur egun Snap Inc deitzen da. Android-erako eta iOs-erako dago eskuragai. Komunikatzeko aplikazio bat da, WhatsApp bezalakoa, baina sare sozial modukoa ere bada. Txateatzeko, bideoak grabatzeko eta argazkiak egiteko erabiltzen da, eta, era berean, horiek partekatzen dira. Hala ere, bideo eta argazki horiek desagertu egiten dira 24 orduz pasatu eta gero, eta bidaltzen badira, denbora tarte bat pasatu ondoren, 1-10 segundo bitartean, autosuntzitzen dira.

Telegram-ek, Google-k sortu duen Allo aplikazioak eta sortuko diren aplikazioek ere txat sekretuak izateko aukera badute, eta mezuak, argazkiak edota bideoak ere desagertu egiten dira.

Aukera hori (autosuntsiketa) jarri zenean, bikote batzuek aprobetxatu zuten erotikoak diren argazkiak elkarri bidaltzeko, era ezin hobea iruditu zitzaidan horrelako argazkiak partekatzeko; beraz, sexting-ak arrakasta handia lortu zuen aplikazio horien artean.

Hobeto ezagutzeko aplikazio hori, horretan erabiltzen hitzak aipatuko ditugu. Bidaltzen diren gauzak “snaps” dira, eta erabiltzaileak “snapchatters” dira.

Gazteen artean (13 urte izan behar dituzte erabiltzeko, nahiz eta 13 urtez azpiko haurrek erabili), izugarri arrakasta lortu du, aplikazio horretan dauden aukerak apaintzeko argazkiak oso ugariak direlako. Hori dela eta, WhatsApp aplikazioak jarri du eskuragai aukera bera.

Snapchat-i dagokionez, autosuntsiketak konfiantza ematen die nerabeei, alde batetik, arrastorik uzten ez duelako, eta beste aldetik, amak edo aitak eskatuko balio ikustea zer partekatzen diren, ziur aski, ez luke ezer aurkituko.

Haatik, zer gertatzen da ziberbullying-a egiteko erabiltzen bada?, progarik ez badago, nola frogatuko dugu gertatu dena?

Adibide bat jarriko dugu:

Ume batek nahi gabe korroka bat bota du, again, ikaskideen aurrean lotsa sentitu du, baina ez da ezer gehiagorik gertatu. Hala ere, eskolara heltzen denean, lagun batek WhatsApp-en bidez apoaren argazki bat bidaltzen dio, gogorarazteko gertatutakoa. Hurrengo egunean, patioan ikaskideek iruzur egiten diote “croak, croak” esanez… Horrez gain, ikaskideek frogarik ez uzteko, erabakitzen dute “snaps” bidaltzea, apoaren argazkiekin. Azkenean, apo txikia ezizena ematen dio.

Mutila jazarpenaren biktima da, baina arazoa da ez dakiela nola frogatu, gainera, ez die gurasoei kontatu nahi, gurasoek esango diotelako umeen gauza bat dela. Kontuz ibili, kontuan hartu behar dugu semeak edo alabak kontatzen duena.

Nola lagundu diezaiekegu?

Konfiantza giroa sortu behar dugu, haiek sentitu behar dute haiengandik hurbil gaudela, eta Interneten gertatzen denari buruz hitz egin behar dugu. Umeak jazarpena sufritzeko susmoa badugu, eskolara joan behar dugu arazoa helarazteko eta konpontzen saiatzeko. Horrela eginez gero, protokoloan martxan jar daiteke eta.

Nola lortu ahal ditugu frogak?

Beste sakelako teléfono batekin argazki edo bideo bat egin dezakegu umearen mobilean jasotzen dena grabatzeko. Gainera, normalean jazarpenaren ezaugarri nabarietariko bat errepikapena da; beraz, berandu baino lehen beste gauza bat bidaliko dute.

Dena den, prebenitzeko hoberena da eragozten gaituen pertsona blokeatzea.

Nola blokeatu snapchatt-en

  1. Beheko ezkerrean, mezuaren ikonoa urdina jartzen da baten bat jasotzen dugunean. Sakatu ikono.
  2. Zerrendan, gure kontaktua ukituko dugu
  3. Blokeatu nahi badugu, goiko ezkerrean dauden hiru lerrotan sakatuko dugu
  4. Blokeatzeko aukera hartuko dugu
  5. Egiaztatuko dugu
  6. Jarriko dugu zergatia eta eginda dago.

Umeen hitzaldietan, beti erreparatzen diegu honako hiru puntu hauei.

  • Ahalik eta datu pertsonal gutxien eman behar da
  • Pribatutasuna babesteko aukerak birpasatu
  • Blokeatzeko aukerak non dauden bilatu

Bukatzeko, aita batek nola egin zuen aurre Snapchat-en bidez egindako alabaren jazarpenari ikusteko, bidea eskaintzen dizuegu.

 

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=6GR5pwAxFcA]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to top