Uso inteligente de las tecnologías de la información

didaknet Consejos y recomendaciones para comprar por Internet de forma segura

Interneten seguru eros dezagun

Espainako Ministro Kontseiluak Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko Legea onartu du, xede izanik Interneten bidez erosteko arau zorrotzagoak jartzea eta kontsumitzaileei eskubide gehiago ematea.

Gero eta jende gehiagok egiten ditu erosketak merkataritza elektronikoaren bidez. Hala ere, kontsumitzaile batzuek ez dute konfiantza handirik salerosketa horietan,informazio gutxi eskaintzen dutelako eta arazoak sor litezkeen beldur direlako. Beraz, arazo hori konpontzeko asmoz, eta Interneten bidez erosteagatik egin ohi diren erreklamazioak ekidite aldera onartu da lege berria.

Arau horrek ekartzen dituen berrikuntzei dagokienez, nagusiena da ordaindu baino lehen legeak behartzen duela produktuaren azken prezioa erakustera.  Horrez gain, derrigorrezkoa da ordaintzeko aukera batzuk eskaintzea, kreditu txartela, zor txartela eta transferentzia, besteak beste.

Beste berrikuntza bat da erosketak itzultzeko epea luzatzea. Denda elektronikoetan edozein produktu itzuli ahal izateko epea 14 egunekoa izango da, eta, saltzaileak informazio egokia eman ez badu, 12 hilabeteraino luzatu egingo da epea.

Interneten seguru erosteko gomendioak

Dena den, lege berriez aparte, Interneten bidez erosi baino lehen, komeni da web-gunean erosleek idatzitako iruzkinei erreparatzea, jakiteko zer-nolako esperientzia izan duten. Halaber, banka elektronikoak babes-sistema gehigarriak dituen ala ez begiratu behar da. Azkenik, ez da ahaztu behar erabilera-baldintzak eta produktuak itzultzeko politikaren ingurukoak irakurri behar direla, bai eta ziurtagiria gorde ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to top