Uso inteligente de las tecnologías de la información

Guía del Gobierno vasco sobre nuevas tecnologías para padres y madres

Internet eta Teknologia Berriak, hitz egingo dugu familiartean

eusko-jaurlaritzak-teknologia-berriei-buruzko-egindako-gida

 

 

 

 

 

Eusko Jaurlaritzak argitaratu duen gidak honako titulu hau du, eta gurasoei teknologia berriei buruzko laguntza emateak du helburu. Gure ustez, gida oso interesagarria da, eta azpimarratu nahi dugu modu baikorrean idatzita dagoela. Horretan, Internetek eta teknologia berriek ekartzen dituzten onurak azaltzen dira, eta, horiek erabiltzera animatzen gaituzte. Era berean, Interneten dauden arriskuak ere agertzen dira. 

Irakurtzen baduzue, ikusiko duzue nola garatu konpetentzia digitalak, eta animatuko zaituztete seme-alabekin teknologia berriak erabiltzera.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako argitaratu duen gidan, ziberbullyinga ere agertzen eta azaltzen da. Zoritxarrez, eskolen artean gehien errepikatzen den arazoa da, eta Didaknet-en ere prebenitzen saiatzen gara.

Era berean, menpekotasunak, sextorsioak eta pribatutasuna galtzeak ekar litzatekeen ondorioak ere azaltzen dituzte, arazo horiek prebenitze aldera. Bukatzeko, hiztegi txiki bat eskaintzen dute ezagutzen ez ditugun hitz batzuk, “trending topic” edo “hastag” bezalakoak, ulertzeko.

Irakurtzera anima zaituztegu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to top