Uso inteligente de las tecnologías de la información

Line en Zarautz

LINE WhatsApp baino arriskutsuagoa da?

Pasa den hilabetean Zarautzen egon gara ikastaroak ematen, zehaski, Antoniano ikastetxean eta Salbatore Mitxelena Ikastolan. Zentro hauetan, LH5. eta LH6. mailan, ikasle gutxik erabiltzen zuten tuenti,  eta inork ez zuen erabiltzen twitter ezta facebook ere. Sare sozial horiek ez erabiltzea  oso egokia da zeren horietan izena emateko adina 13 edo 14 urte bitartekoa da.

Hala ere, WhatsApp eta LINE (komunikatzeko beste app bat da), erabiltzen zituzten. App horiek, berez, ez dira sare sozialak baina komunikatzeko balio dute eta 16 urterekin erabil daitezke.

Gurasoekin egon ginenean haiek esan ziguten ez zekitela sartzeko adina baina kezkatuta zeuden LINE-n zure inguruan dauden pertsonak zurekin hitz egin dezaketelako, lokalizazio-sistema erabiltzen baitu. Aita batek kontatu zigun bere semeak LINE-n bidez ezezagun batekin hitz egin zuela eta pertsona ezezagunak esan zion bere klaseko batzuk ezagutzen zituela eta argazki batzuk bidali zizkion. Kasu honetan dena ondo amaitu zen baina horrela izan ez balitz?

Haurrek WhatsApp erraz erabiltzen dute baina sare sozialetan egiten duguna, hau da, prebentzioa, zaintza… ez dugu egiten aplikazio hauetan. 16 urterekin erabil daitezke, beraz, ez da txikientzako jolas bat. Horregatik, nola blokeatu pertsonak, wifi edo lokalizazio-sistemak ikasteaz gain (hona hemen nola egin: http://soporte.pandasecurity.com/blog/consejos/protege-tu-privacidad-y-desactiva-el-gps-de-tu-camara-del-movil/), gure seme-alabekin hitz egin behar dugu.

Gure etxean ezezagun batek atean jotzen badu ez dugu irekiko, beraz, mugikorrarekin berdin jokatu behar dugu. Haiekin hitz egiten eta kontzientziatzen badugu ziurtasunaz edozein aplikazio erabiliko dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to top