Uso inteligente de las tecnologías de la información

Consejos para usar una tablet

Tablet-a erabiltzeko aholkuak

Azkeneko Gabonetako oparirik arrakastatsuenetariko bat Tablet-a izan omen da; behintzat, hori frogatzen dute jaien ondoren agertuz doaz lehenengo kontsumo estatistikek. Hemendik aurrera, gailu horiek gure bizitza familiarraren parte izango dira etxebizitza askotan. Horrexegatik, oso garrantzitsua da arau batzuk jarraitzea lehen momentutik esperientzia ona izateko.

Segurtasun ikuspuntutik, kontuan izan behar da gailu horien funtzionamendua ez da orain arte etxeko txikienekin partekatu ditugunena bezalakoa. Erabiltzeko orduan, segurtasuna oinarrizko faktore bihurtzen da, edukien ala aplikazioen sarbidea lehen baino askoz errazagoa baita. Edonor sar liteke beraietan gure Tablet piztu baino ez eginez. Horregatik, lehenik eta behin egin behar duguna da publiko arruntari irekitako ate hori ixtea. Nola? Ba, orain arte egin izan  dugun moduan: pasahitzen bidez.

Tablet-etan, pasahitz zifratua jartzeko aukera daukagu, inork ezta piztu ahal izatea ere saihesteko. Prozesua, orain arte baino apur bat konplexuagoa da, baina jazarpen zitalengandik babesteko modu ona da. Tablet berrabiarazteko zenbakizko PIN kode bat ezartzeko aukera ere badaukagu,  berak “stand by” moduan sartzen den bakoitzean. Aukera biak komenigarri baino komenigarriagoak dira  ondo hasi eta ezustekoak saihestu nahi badugu. Hori, “ahokadura” arloan agertzen den segurtasun aukeretan sartuz egin daiteke.

Halaber, behin amaituta eta gailua itzali baino lehen, sesio bakoitzean erabilitako aplikazio guztiak itxi izana ziurtatu behar dugu.

Horrez gain, “apps” guztiak leku seguruetatik deskargatzea ere ziurtatu behar dugu,  App Store, Google Play (lehenengo Android Market) eta abar; eta birusen ala malware-n  sarrera oso arrunta ez den arren,  komenigarria da antibirusen bat instalatzea (onak eta doanekoak egon egoten dira) zeren eta inoiz ez gaude guztiz seguru.

Beste alde batetik, kasu gehienetan Tablet-en jasotzaileak gure seme-alabak izan omen direla kontuan hartuz, aholku hauek beraiekin partekatu behar izango dugu,  haiek ere gailua ahalik eta modu onenean erabiltzen ikas dezaten. Sentsuarekin jokatzeko garrantzia gogorarazi, eta posiblea denean, agertu ahala, beraien zalantzak argitzen saiatu.

Didaknet-etik, beti bezala, denbora mugak jartzea aholkatzen dizuegu, saiatu zaitezte seme-alabak sare sozialetan sartzeko gutxieneko adinaren arauak betetzera behartzen, kontu berezia izan gailuetan gordetako edukiekin (argazki ala bideo pertsonalak), gainbegira itzazue jaisten dituzten jokoak, zeren eta batzuk ordaintzekoak diren ala oso datu pertsonalak ematea eskatzen duten, ezar ezazue  etxean guztiona den leku bat, beraien Tablet berria erabil dezaten. Ez ahaztu, azkenik, gailuaren motari egokitako zorroa, bera babesten eta ez beharrezko gastuak saihesten lagunduko digu.

Aukera aprobetxa dezagun  etorkizuneko gailu hauetan moldatzen ikas dezaten, beraien irakurtzeko zaletasuna piztu dezaten, edo ikasketak bukatzeko (adibidez) erabil dezaten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to top