Uso inteligente de las tecnologías de la información

Atrapad@s en la red

Zer egin internetekiko mendekotasuna ekiditeko?

Gero eta ohikoagoak dira mendekotasun mota honi lotutako gaitzak haur eta gaztetxoen artean eta norbere burua meneratzea eta arduraz jokatzen erakustea beharrezko dira.

Sare sozialetan aritzeak, mugikorren erabilerak eta wahtsApp bezalako aplikazioak gehiegi erabiltzeak eragindako hainbat gaitz gero eta ohikoagoak dira sikologo eta hezitzaileen kontsultetan. FOMO (Fear Of Missing Out), hau da, kanpoan gelditzearen beldurra, interneten momentu jakin batean ez egotearen ondorioz informazioa galtzearen beldurra edota Facebookeko depresioa deiturikoa bezalako gaitzak azaltzen hasi dira.

Mota honetako gaitzak ekiditeko, gure seme-alabei “norbere burua meneratzen eta arduraz jokatzen erakustea” beharrezkoa dugu gurasook. Interneten zenbat denboraz ibili behar duten eta zer kontatu behar duten argi izateak asko laguntzen die.

Horrez gainera, argi izan behar dugu mugikorrek eta internetek ez dituztela inoiz ordezkatu behar etxetik kanporako bizitza eta lagunekin fisikoki elkartzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to top