Uso inteligente de las tecnologías de la información

No señalar en un caso de ciberbullying

Nola jokatu behar dut ziberbullying kasu baten aurrean?

Ziberbullying kasuak ugaritu egin dira Euskal Herriko ikastetxeetan, eta irakasle zein gurasoak arduratuta daude egoera horien aurrean nola jokatu ez dakitelako. Orain ikusiko dugu zein diren ziberjazarpen egoeretan egiten diren akatsak.

Iaz Eusko Jaurlaritzak ziberbullying kasuetan aplikatzeko protokoloa jarri zuen abian. Hala ere, inplikatuek gehienetan nahiago dute arazoa beren kontura konpondu eta, asmo txarrez egiten ez badute ere, askotan akatsak egiten dituzte.

Zerrenda bat osatu dugu ziberbullying kasuetan errepikatzen diren akatsekin.

1) Ez salatzea
Biktimek askotan ez dute erasotzailea salatzen, horrek izan ditzakeen ondorioen beldur. Arestian aipaturiko protokoloak, ordea, biktimaren sufrimendua arindu dezake. Hori dela eta, garrantzitsua da biktimari eta honen familiari protokoloak arazoak konpondu ditzakeela sinestaraztea.

2) Arazoa nerabeen familien artean konpontzen saiatzea
Familiek uneoro babestuta egon behar dutela dio protokoloak, egoera larriagotu dezakeen zerbait egin ez dezaten.

3) Zuhurtzia falta
Familiek ingurukoekin barrua husteko beharra izaten dute, eta, halabeharrez, biktima eta erasotzailea betiko markatuta gelditzen dira.

Aipaturiko akats horiek direla eta, ziberbullying kasuetan protokoloa martxan jartzea garrantzitsua da; arazoa konpontzen laguntzeaz gain, beste kasu batzuk aurreikusten lagundu dezakeelako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to top