Sarri askotan mezu baztergarriz betetzen zaigu posta elektronikoa jasotzeko postontziako sarrera-ontzia, baina zaila egiten zaigu mezu “garbiak” gainerakoetatik bereiztea. Gaiaren gainean gehiago jakiteko asmoz, informazio hau prestatu dugu.
Spam, scam, hoax eta phishing … Zer esan nahi du hitz horietako bakoitzak? Zer egin behar dugu horietakoren batekin topo egiten dugunean? Azter ditzagun kontzeptuak banan-banan:
1) HOAX
Goikoa bezalako mezu elektronikoei hoax deitzen zaie; horien helburu bakarra helbide elektronikoak pilatzea da, gerora spama bidaltzeko.
Nola jokatu behar dugu horien aurrean? Ez birbidali, inoiz ez, horrelako mezuak. Horren ordez, esan mezua bidali dizuen horri horrelakoei jaramonik ez egiteko.
2) PHISHING
Halakoetan, telefonia konpainiak, bankuak edo dena delakoak mezu elektroniko bat bidaltzen du segurtasunean aldaketak izan direla eta zure datu pertsonalak, pasahitzak eta gainerakoak behar dituela esanez.
Nola jokatu behar dugu horien aurrean? Posta-zerbitzariari jakinarazi mezua bidali dizun hori zure identitatea ordezkatzen saiatu dela. Nola?
Gmail erabiltzen baduzu:
Mezua ireki>Gehiago>Markatu phishing gisa
Hotmail erabiltzen baduzu:
Mezua ireki>Markatu honela>Phishing iruzurra
3) SCAM
Azkenik, scam deituriko horiek iruzur hutsa dira. Mezu elektroniko batean bidaltzaile ezezagun batek sari zoragarri bat irabazi duzula esango dizu, eta, jasotzeko, zure datuak bidali behar dituzula.
Nola jokatu behar dugu horien aurrean? Besterik gabe, markatu e-mail hori spam gisa.
Hausnarketa amaitzeko, aholku bat ematen dizuegu: “Hitz egin haurrekin, eta azaldu inork ez duela ezer, besterik gabe, oparitzen. Zalantzaren bat baldin badute, esan galdetzeko, eta azpimarratu ezezagunek bidalitako mezuak ez irekitzeko.”