Uso inteligente de las tecnologías de la información

Tuentiko profila modu seguruan konfiguratzeko aholkuak

Europako Ekonomia Erkidegoak egindako inkesta baten arabera, 13 eta 16 urte bitarteko nerabeen %77k profil bat dauka sare sozialetan, eta horietatik laurden batek edonork ikusteko moduan dauka kontua. Bestalde, galdeketa horrek nabarmendu duenez, gehienek dakite pribatutasunaren gaineko parametroak aldatzen.

Sare sozial gehienek hainbat pribatutasun maila eskaintzen dituzte. Hala, erabiltzaileak aukeratu dezake bere edukietara sartzeko aukera izatea bere lagunek soilik, bere lagunen lagunek edota sarean dagoen edonork. Tuentik kontu bat irekitzerakoan segurtasun parametroak egokiak dira, baina, pribatutasuna gainbegiratzea komenigarria da. 

Zeintzuk dira Tuentin pribatutasun parametroak aldatzeko pausoak?
1.- Ireki Tuenti eta logeatu
2.- Aukerak>Lehentasunak>

3.- Pribatutasuna>Parametroak aldatu>Gorde

Tuentirena adibide bat baino ez da, baina azken finean, sare sozialetan profil bat sortzen dugunean pribatutasunaren atalari denbora apur bat eskaintzen badiogu, gure edukiak babestuta egongo dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to top