Uso inteligente de las tecnologías de la información

Señal de preocupación, control parental

← Pasahitz egokiak osatzen ikasteko aholkuakDidaknet telebistan → Zer egin gure seme-alabek seguru nabigatu dezaten?

Sarritan, adin txikikoak euren guraso edo tutoreak baino iaioagoak izan ohi dira ordenagailu aurrean, interneten nabigatzen edota mugikorretako aplikazioak erabiltzen. Hala ere, eureksarean ikusten dutenaren edo egiten dutenaren ardura gurasoena dela argi izan behar dugu beti.

Hasiera batean, haurra interneten sartzera doan lehenengo aldietan, gurasook haurrarekin batera nabigatu behar genuke, aukera ezberdinen aurrean, lehendabiziko irizpideak eman ahal izateko. Izan ere, teknologia berrietan gu baino iaioagoak badira ere, bizitzan esperientzia handiagoa dugu guk eta, honetarako, horrek ere balio du.

Eta, horrekin batera, sistema eragile batzuk edota Google bilatzaileak gurasoen kontrolari buruz ematen dituen aukerez baliatzeko. Windowsek eta Apple-en sistema eragileak badituzte “gurasoen kontrola” izeneko atal batzuk, eta horiek konfiguratu ditzakegu hainbat gauza ekiditeko: guk beste zerbaitetarako erabiltzen ditugun aplikazioak zabaldu ez ditzaten. Bestalde, nabigatzaileetan ere mugak jarri daitezke hizkuntza edo irudi desegokia daukaten webguneak ekiditeko, adibidez. Esate baterako, jolas baten bila hasi eta bortxakeria erakusten duten irudiak ikusi ez ditzan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to top