Uso inteligente de las tecnologías de la información

Contraseñas seguras

Pasahitz egokiak osatzen ikasteko aholkuak

Interneteko kontuak eta orriak kudeatzeko beharrezkoa izaten da pasahitza sartzea. Klabe hori giltza baten modukoa da, horrekin “gure etxean” ezezagunak sartzea eragozten baitugu. Hala ere, etxeko txikienek ba al dakite zeinen garrantzitsua den pasahitz egokia izatea eta kode horren berri inori ez ematea? Erantzuna ezezkoa bada, gurasoek gai izan behar dute haurrei azaltzeko, nolabait, pasahitza etxeko giltzaren parekoa dela.

1. Pasahitza luzea izatea komeni da, gutxienez zortzi digitukoa. Gainera, hobe da zenbakiak, letra maiuskulak eta minuskulak eta zeinuak tartekatzea. 

2. Ez jarri pasahitz gisa izen propioak, etxeko animaliaren izena, aktore edo futbol jokalari gustukoenaren izena, jaiotze data edo telefono zenbakia.

3. Zenbakiak kendu eta horien ordez jarri letra erromatarrak.

Pasahitza gogoratzeko esaldiak ere badu bere garrantzia. Izan ere, kodea ahazten zaigunean, pasahitza berreskuratzeko aukera eskaintzen du galdera horrek. Beraz, komeni da aipaturiko galderaren erantzuna erabiltzaileak bakarrik jakitea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to top