Uso inteligente de las tecnologías de la información

Tuenti con 12 años

Utziko al diogu haurrari Tuentiko kontua irekitzen 12 urterekin?

14 urtetik gorako gaztetxoen gehiengoak Tuentin kontua du zabalik. Kasu askotan, ordea, hori baino gazteagoak direnek ere nahi izaten dute bertan ibili. Zer egin horrelakoetan?

Tuenti Estatu mailan gaztetxoen artean arrakasta handia duen interneteko sare soziala da. 14 urtetik gorako neska mutilei dago zuzendua; hala jartzen du webgunean izena ematerakoan. Erabiltzaile bakoitzak bere profila sortu eta lagunak egiten ditu sare honen bidez eurekin komunikatu ahal izateko: mezuak bidali, argazkiak publikatu…

Sarritan, ordea, 14 urtetik beherako haurrak ere Tuentiko erabiltzaile gisa aritzen dira. Eta nahiko ohikoa bilakatzen ari da norberaren seme edo alabari bertan sartu nahi duela entzutea. Zer egin kasu hauetan? Utzi Tuentin ibiltzen ala debekatu?

Ez dago haurrari Tuentin ibiltzea debekatu beharrik. Baina gurasoari ibilera hori kontrolatzeko gomendioa egiten dio: Tuentik nola funtzionatzen duen ezagutzea, haurrari profila nola sortu behar duen azaltzea, zer publikatu behar duen eta zer ez den esan behar argi uztea, ze argazki mota igo ditzakeen azaltzea eta zainketa lanak egitea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to top